
DONIBANE GARAZI ETA BERE HARANAK
Donibane Garazi eta bere haranak
Garaziko eskualdeak gaur egun Nafarroa Behereko Donibane Garazi du hiriburu. Donibane Garazi Euskal Herriko herri ederrenetarikoa da.
Oztibarre eta Zuberoa ditu mugakide ekialdean eta Baigorri-Aldude mendebaldean. Hegoaldean berriz, Nafarroa garaia. Donibane Garazitik igarotzen dira Donejakue bidea eta GR10 mendi ibilbidea. Lurralde honetakoa da ere (Baigorrirekin batera) Irulegi JDB arnoa. Alde guzietan ikus daitezke mahastiak, bereziki mendi magaletan.
Ondarea eta gastronomia
Terre de patrimoine et gastronomie
Garaziko eskualdea, Nafarroa Beherearen hego aldean izanik, mendiz inguratua dago. Oztibarre eta Zuberoa ditu mugakide ekialdean eta Baigorri-Aldude mendebaldean. Hegoaldean berriz, Nafarroa Garaia. Hemengoa dugu Irulegi JDBko arnoa. Bistan da eskualdeko herri ezagunena Donibane Garazi dela. Harresiz inguraturiko herri gotor zoragarria da. Bertatik pasatzen da (GR 65) Compostelarako Donejakue bidea.
Kokapen estrategikoa
XII. mendean sortu zen Donibane Garazi. Orduan herria Nafarroako Erresuman zen, Iruñea hiriburu zuela. Herriak kokapen estrategikoa zuen, Pirinio mendi zolan erresumaren iparraldea eta Frantziako erresumarekiko mugen zaintzeko. Eskualdea erromatarren garaitik ezaguna zen. Horren lekuko ditugu Donazaharren aurkitu diren hondarkinak eta Arnostegi lepo ondoan erromatarrek eraiki zuten Urkuluko behaketa dorrea. Irisarrik ere bazuen zeregin garrantzitsua, ezen bertan eraiki baitzuten, Malta Ordenako zaldunek Ospitalea jauregia.
Mendigunea
Mendiz inguraturik, Errobi errekak zeharkatzen du eskualde hau, eta ondorioz arroila jaitsiera eta espeleologia praktikatzeko leku ederra da. Mendi ibilbide andana ere badu. Jatsu eta Izpuratik Arradoi kaskora joan gaitezke Irulegi JDBko mahastietatik. Donibane Garazitik abiatuz, GR 10 ibilbidetik Ezterenzubira eta Baigorrira joan gaitezke. Arnostegiko lepotik berriz, Urkulu dorrera igo daiteke. Erromatar garaiko dorrearen hondarkinak 1400 metroko goratasunean daude. Organbide lepo ondoan, Errozate mendigunean, Harpea lezea dugu: forma oso berezia du.
Bi haran
Deux vallées

Garaziko eskualdean bi haran nagusi ditugu. Ergaraiko harana, Mendibe, Behorlegi eta Lekunberri herriekin. Hemendik Irati ez da urrun, eta mendi ibilaldiak egiteko edo Ossau-Irati gasna ekoizleak ezagutzeko leku ezin hobea da. Bestalde, badugu Ezterenzubiko harana Eiheralarre eta Ezterenzubi herriekin. Bertatik igarotzen dira GR10 eta GR65 ibilbideak.
Nola etorri
Garraio modu guziak onak dira zenbait egunen pasatzera etortzeko Euskal Herrirat: trenez, autoz, hegazkinez, eta batzuentzat oinez ere!
Nola etorri