arrivee du brouillardet pottoks sur le sommet okabe - foret iraty - pays basque
OTPB

Ergaraiko Ibarra

La Vallée de l'Hergarai

Donibane Garazi eta Donazaharretik heldu garenean Iratirako ataria da Hergaraiko ibarra. Mendibe, Behorlegi eta Lekuberrik osatzen dute.
Gamiako lepoa ezaguna da jatetxe ospetsuarengatik eta Baskasaneko auzoan baseliza polita ikus daiteke. Hauek dira hona hurbiltzeko arrazoietako batzuk.

Ergarai Ibarrako ikustekoak

Ibarraren historia

maison de la benoîte - entrée de la chapelle de bascassan
OTPB

Ahatsa-Altzieta-Baskasane

Ahatsa-Altzieta-Baskasane herria baseliza edo kapera bikiak daude. Baskasaneko San Andres da ezagunena, Baskasane auzoan. XII. mendekoa da eta andere seroraenea atxiki duen azkenetakoa da. Kaperaren ondoan den serora anderearen etxe txikiari deritzo "andere seroraenea". Serorak zaintzen zuen lekua. Marie-Louise Cadiou, Ipar Euskal Herriko azken andere serora, bertan bizi izan zen 1991 arte.

Andere seroraren egonaldiaren lekuko ditugu auzokoak eta andere seroraenetik ezkila dorrera doan haria. Marie-Louise-k ezkila eta bere ohearen artean ezarri zuen hari hura, bertatik ezkila jo ahal izateko, ohetik atera gabe! Baskasanetik gogoan atxikiko dituzue, dudarik gabe, erretaula zoragarria eta sabai margotua.

Mendibe eta Behorlegi

Baskasanetik hurbil, Mendiben ikusiko duzue Iratiko oihanaren ustiaketaren lekukoa: zerrategia. 1920 inguruan, Iratiko oihaneko pagoen zura ustiatzen zuen Mendibeko zerrategiak 400 langile inguru zituen.

Behorlegiko herria izen bereko mendi zorrotzaren oinean dago. Erraz ezagutzen da mendi horren xixta itxura. Behorlegi inguruetan ibiltzen bazarete, kasu egizue, ezen Apanizeko osina baitago. 300 metroko sakonera du osin horrek, eta espeleologia zaleek ikaragarri estimatzen dute.

Gastronomia tradizioa

Hergaraiko legendak

Les légendes de la vallée de l'Hergarai

vue sur entree chapelle saint sauveur de mendive - pays basque
OTPB

Xaindia

Xaindia ibarreko etxe handi batean sehi zen. Arrastiri batez larrean ahantzia zukeen lanabes baten bila joan zen. Zorigaitzez, gaueko izpirituek bahitu zuten! Airean hegan zihoala, neska gazteak baseliza ikusi zuen beherean. Eta larriturik otoitz egin zuen. Horra mirakulua! Gaueko izpirituek Iratiko Salbatore baselizan utzi zuten. Hala izan den ala ez jakiteko... zoazte bertara! Horra beste adibide bat.

Basajaun eta artzaina

Basajaun, oihan eta mendietako gizakia Iratin bizi omen da. Basajaunek urrezko argimutil (ganderailua) ederra zuen. Egun batez, artzain ausart eta diru-gosea Basajaunen ondasun horren ebastera menturatu zen. Lapurretaz jabeturik, Basajaun ohoinaren gibeletik abiatu zen, eta oihaneko nagusia hurbiltzen ari zitzaiola ikusirik, argimutila Salbatore baseliza barnean utzi zuen artzainak. Baina, Basajaunak ezin izan zuen kaperan sartu eta erran ohi da ganderailua oraindik barnean dagoela.

Laminak

Gure mitologiaren izaki kutunak dira Laminak. Egunaren beldur direnez gauez baizik ez dira agertzen eta orduan lan gaitzak egiten dituzte. Lekunberriko Donamartia etxe gotorra eraiki omen zuten gau batez.

Ergaraiko Animazioak