cayolar (maison de bergers) dans les montagnes au dessus d esterencuby - pays basque
OTPB

Ezterenzubiko Ibarra

La vallée d'Ezterenzubi

Ezterenzubiko ibarra, Garazi eskualdean, Eiheralarre eta Ezterenzubi herriez osatua da. Haran horretatik pasatzen dira Compostelarako Donejakue bidea (GR65) eta Pirinioak zeharkatzen dituen GR10. Hemen ditugu Organbideko ikuspegi zoragarriak eta Harpea lezerako ibilbidea.

Ikustekoak

Ibarra ezagutu

lors de la montee du chemin de compostelle - vue sur les cretes iparla - saint michel
OTPB

Eiheralarre

Compostelarako Donejakue bidea Eiheralarretik ere pasatzen da. Huntto auzoa ezinbesteko etapa da ibiltarientzat. Bertan ostatua eta aterpea har dezakete, etapa osoa aldi batean egin nahi ez dutenek bereziki. Pixka bat gorago, Biakorrin dugu ostatu eta aterpe hartzeko azken lekua. Château Pignon gotorlekuaren hondarkinak ere Eiheralarren dira. Hor gertatu ziren hainbat gatazka, eta bereziki 1793koa non Espainiak Frantziar iraultzaileen kontrako erasoa burutu baitzuen.

Ezterenzubi

Ezterenzubi haran horretako azken herria da. Herritik gora, Fagaltzeta ordokitik pasatzen da GR10 ibilbidea. Hain zuzen Donibane Garazitik Iratirako bidea egiten duen etapa da. Herria ezaguna da Errobiko iturburua dagoelako bertan. Egia erran ibarreko bi herrietatik igarotzen da Errobi, baina egiazki Nafarroa Garaian sortzen da. Urek ez baitute mugarik ezagutzen. Ezterenzubikoa da ere Harpea harpe famatua. Organbide lepotik hurbil dago eta oinez soilik joan daiteke. Aukeretako bat, autoz Orion oihanetik gora joatea da Organbide leporaino eta hortik oinez lezeraino.

Ongi jatea

Agenda

ANIMAZIOAK