Photo
Photo : © Pierre Carton

Nola etorri ?

Ipar Euskal Herrira egun batzuk pasatzera etortzeko modurik ez da falta: trenez, autoz edo batzuentzat oinez ere!
 

Autoz

Dudarik gabe, autoa da Ipar Euskal Herrira oporretara etortzeko modurik malguena. Halere, oporraldi betean garraio publikoak hartzea gomendatzen dugu.  

 A63 Autopistan, 6 irteera daude leku desberdinetara joateko:

Ez ahantz autokidetza ere balia dezakezula, adibidez "Blablacar" aplikazioarekin.

Ipar Euskal Herrira oporrak edo asteburua pasatzera etortzeko BLABLACAR hauta dezakezu.
Sar itzazu zure abiapuntu eta helburu herriak bilatzailean, eta orduan agertuko zaizkizu bidaiatzeko aukera desberdinak.

 

 

Hegazkinez

Aireportuak

Biarritzeko aireportua

Biarritz erdigunetik 3 km-ra dago. Bertatik erdigunera joateko Chronoplus autobusak har ditzakezu. Hegobus sareak eta Car Express-eko 3. lineak lotura erregularrak egiten dituzte Baiona eta Hendaia artean, Donibane Lohizune eta Getariatik pasatuz.

Aireportuko ordutegia:

Informazio bulegoko ordutegia: egunero 08:00 - 22:15, larunbatetan 08:00 - 20:00.

Biarritzeko aireportua - Europa ordokia, 7 - 64600 ANGELU (Lapurdi)

+33 (0)5 59 43 83 83   

informations@biarritz.aeroport.fr

 

Paueko aireportua Lapurdi kostaldetik ordu betera dago autoz. Frantziara eta beste herrialde batzuetarako hegaldiak eskaintzen ditu.

+33 (0) 5 59 33 33 00

contact@pau.aeroport.fr

Paueko aireportua

 

Donostia / Hondarribia aireportua Hendaia parean dago. Donostiatik 22 km-ra dago. Nazioarteko hegaldiak eskaintzen ditu, Katalunia eta Espainiara bereziki. Bartzelona eta Madrilerako hegaldiak.

+34 902 400 500

aeropuertosansebastian@aena.es

Donostia / Hondarribia aireportua

 

 

Bilboko aireportuak nazioarteko hegaldi ugari eskaintzen du. AP-8 autopista hartuz, Lapurditik 120 km-ra dago. PESA autobus konpainiak orduero egiten du Bilborako joan-etorria Irun/Hendaiatik. 

+34 902 404 704

infobio@aena.es

Bilboko aireportua

 

Autobusez

OUIBUS konpainia 

Frantziatik Ipar Euskal Herrira etortzeko eskaintza du.

Paris, Tolosa, Bordele, Tarba, Paue, Akize, Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia, Irun eta Donostia. 

Autobusetan ematen diren zerbitzuak: Komunak, wifi-a dohainik, kargagailuak, aire egokitua, egunkariak...

+33 (0)5 59 26 30 74

Ouibus

 

 

Trenez

Le train est un moyen pratique et direct pour venir passer quelques jours au Pays Basque. C'est également un moyen de transport idéal pour se déplacer durant son séjour. De nombreux locaux empruntent les trains pour aller à la plage, au travail ou vers

Ipar Euskal Herrira Frantziatik etortzeko edo Frantziara joateko modu egokia da. Kostaldetik Garazi aldera joateko, eta kostaldeko punta batetik bestera joateko ere oso atsegina da. Bertako jendeak asko erabiltzen du. 

Frantziako hiriburua (Paris) 5:48 ordutara dago Hendaia/Irundik AHT-rekin.

Gainera, Frantziako Akitania eskualdeko Bordele hiriburura joatekoa beste trenik ere bada Hendaiatik abiatuz.

Tel : +33 5 59 15 25 31

SNCF

TER Nouvelle Aquitaine