Zuberoa Euskal Herriko zazpi probintzietatik txikiena da eta 14 000 biztanle inguru ditu 36 herritan banatuak. Landa eremuko lurralde honek laborantza, artisautza eta industria uztartzen jakin izan ditu, bere berezitasunak galdu gabe.
Zuberoako xoko guzietan eta bereziki Basabürüan (mendigunea), oihan zabalak eta bazter berdeak dira nagusi. Mauleko espartingintza haranaren ikur bilakatu zen...Baita trinitate elizak, gazteluak eta oihartzun handiko kultur ekitaldiak.
ZUBEROA: TRADIZIO LURRA
Bertako jendea mendiari eta naturari atxikia zaio
Euskal populu guztiarentzat, Zuberoa santutegia da; lurraren erraietan sustraitzen diren kultur eta hizkuntzaren santutegia.
Luzaz irisgarritasun zailekoa zen lurralde isolatuak, tradizio aberastasunak atxikitzen jakin izan du, gaur egun hobeki ezagutarazteko. Zuberotarren arima bortüan (mendian) landua da. Belaunaldiz belaunaldi, artzainek hor findu dute beren izatea, udako hilabeteetan ardiak zaintzen ari zirela.
Hortik jalgi ziren oihan eta lezeei bizi ematen dieten legendak. Hortik ere jin zaizkie basa ahaideak, geroztik bestetan hain goraki entzuten direnak.
Zuberotarrek betidanik naturarekin bat egin dute, eta partekatzen badakite.
Ondare aberats eta orotarikoa
Maule ezaguna da espartinengatik, baina gazteluengatik ere bai.
Herriaren gainaldeko gaztelu gotorrak haran osoa zaintzeko balio zuen. Lehen harriak XII. mendekoak dira. Andurain gaztelua XVII. mendean eraikitako egoitza pribatua da, Erlijio Gerlen ostean eraikia.
Herri askotan hiru puntako eliza dorreak ikus daitezke, trinitate deritzonak. Zaharrenak erromanikoak dira, Erlijio Gerlen ondotik eraikiak, hala nola Maule gainaldeko eliza edo Gotainekoa.
Ospitalepeko eliza,
Donejakue bideko beilarientzako ospitale izana, UNESCO-ren Gizateriaren Ondarean sailkatu zuten.
Hortik kilometro gutxira dugu Ospitalepea herria. Eliza da XII. mendeko ospitale horren hondarkin bakarra.
Estilo hispano-mauriarrekoa da.
Argi eta soinu ikuskizun batek bere historia kontatzen digu.
Maule-Lextarre, espartinen hiriburu
Mende eta erdi luze batez, espartingintzak eragin handia izan du Euskal Herrian, baina bereziki Zuberoan eta bere hiriburuan: Maule-Lextarre .
Hastapenean, lanerako oinetako arinak ziren, egiteko errazak eta merkeak. Etxeetan edo ofizialeenean egiten ziren. Gaur egun ordea, atsedenaldi, aisialdi eta moda osagai bilakatu da.
Euskal Herriko espartinek loraldi berria bizi dute azken urteotan, bereziki produktuen dibertsitateari esker: modelo eta kolore desberdinak, egiteko erabiltzen diren materialak, baina bereziki eskulangintzaren kalitatea.
Gaur egun, lantegiek beren ateak irekitzen dituzte beren lana azaltzeko. Beren lantegietako ateak ireki antzinako jakintza hori deskubritzeko eta zure oinetan benetako abarketa pare batekin itzultzeko .
Zuberera: euskalki aparta
Zuberera beste euskalkiengandik gehien bereizten duena «ü» soinua da, baita azentu tonikoaren enfasi berezia.
Euskara da, mugaz gainetik euskal populua definitzen eta batzen duena. Izan ere, Zuberoako eta Erronkari ibareko euskalkiek badute berdintasunik, muga horrek zentzurik ez duen seinale.
Hona zuberera eta erronkariera adibide zenbait:
- Egün hon/hun = Egun on
- Honki/hunki jin = Onki xin
- Orena = orena
- Neskenegüna = Neskeneguna
Batuaz:
- Egün hon = egun on
- Honki jin = ongi etorri
- Orena = ordua
- Neskenegüna = larunbata
MASKARADAK ETA PASTORALAK
Zuberoak jakin izan du herri antzerki mota biziki zaharrak bizirik atxikitzen, eta gainera... euskaraz.
- Maskarada: karrika antzerki eta ihauteri arteko zerbait da. Kontrajarriak diren bi mundu (gorriak eta beltzak) ematen ditu argira herriko plazan egiten den egun bateko jokaldian. Herriz-herri ematen dute, neguko igande guziez. Erdi Aroan, elizak jendeari baimena ematen zion bertako jauntxoei erran beharrekoak errateko. Orduan, egun horretan jauntxoaren gehiegikeriak salatzen zituzten dantza eta antzerki eginez.
- Pastorala herriko biztanleek antolatzen dute udan. Gehienetan, uztaileko azken eta abuztuko lehen igandean egin ohi da. Kanpoan antolaturiko oholtza batean, euskara hutseko ikuskizunak ongiaren eta gaitzaren arteko borroka adierazten du. Milaka ikusle hurbiltzen da pastoraletara.
Gainera, Zuberoak baditu dantza eta kantu zoragarriak. Dantza ez da soilik iraun duen folklorea. Ekitaldi guztietan ematen dira dantzak. Dantza zailak, zehatzak eta luzaz landu beharrekoak dira.