Photo
Photo : © OTPB

Irisarri, zaldun tenplularien herria

Irisarri

Irisarri Nafarroa Behereko leku enblematikoa da. Irisarri Donibane Garazitik 15 minutura dago eta bertan dago bisita leku saihestezina: Ospitalea jauregia. Baigura eta Iparlako magal berdeek eta ertz luzeek herriko eraikinen arkitekturari gibelalde bikaina egiten diote. 

Non gaude ?

Irisarri, Ortzaize baino gorago dago, 10 minutura. Kokapen ederra du inguruneaz gozatzeko. Donibane Garazi herri gotorra eta bertako zitadela 15 minutura daude. Aldudeko ibarrera sartzeko Baigorri ere 20 minutura besterik ez. 

Ibilbide iradokizunak:  

  1.  Kostaldetik, Hazparne eta Heletatik igarotzen den D22 errepidea gomendatzen dizuet. Horrela, herriaren gainaldetik iritsiko baitzarete. Herrira jaitsi aitzin geldi zaitezte 10 minutuz Baigura eta Iparlarako ikuspegiaz gozatzeko.
  2. Maule-Lextarretik baldin bazatozte, Oxkaxe lepoko bidea hartu (D918) eta gero D933 errepidea. Lepotik Amikuzeko haran luzea ikusiko duzue.

Irisariko Bihotzean

San Joan Bataiatzailearen eliza

vue du village d'irissarry entouré des somets basques
OTPB

XV. eta XVII. mendeetakoa da. Kanpoko arkitektura eta ezkila dorrea zinez ikusgarriak dira. San Joan Bataiatzailearen historia irudikatzen duten berinate koloretsuak ditu. Eta hor zaudeteno, zoazte hilerrira: disko formako hilarriak ikus daitezke.

Bide gurutzeko gurutzea

Urutzea Ospitalea jauregiko sartzetik hurbil dago eta oroitarazten digu herria Errobiko Donejakue bidean dela (Heleta eta Uztaritzetik pasatzen den Compostelarako bide alternatiboa).

Tenpluraliak Irisarrin

Agenda : animazio nagusiak

Animazioak