
Urdazuri ibarra eta Lapurdiko herriak
Ur ertsiko ibarra
Urdazuri Nafarroa Garaiko eta Lapurdiko ibaia da. Alde batean Pirinioetako lehen mendiak ditu eta bestalde itsasoa, bien artean haran eta muino paisaia berde eta lasaigarriekin. Itsasbazterreko bainu hirietatik hurbil gelditzen dira, beraz, Urdazuri ibarreko herriak. Bizi goxoa dute, naturarekin loturan. Hemen Ezpeletako biperra, laborantza eta hazkuntza, eta kirol eta aisialdi jarduera ugari praktikatzen dira: mendi ibilaldiak, mendi bizikleta eta kanoa edo kayaka.
Lapurdiko itsasbazter ondoan diren herriak
Urdazuri Dantxarinean sortzen da eta 41 kilometroko ibilbidean Ainhoa, Senpere eta Azkaine zeharkatzen ditu, azkenik Donibane Lohizunen eta Ziburun itsasoratzeko. Nafarroa Garaian sortzen da beraz, Otsondo eta Orabidea errekak bilduz eta bere ibilbidean beste ibaiadar ugari ditu: Lapitxuri, Opalazio, Lizuniaga eta Amezpetu. Inguruetako laborantza lurrak ureztatzen ditu.
Urdazuri ibarreko herriak
Ibaiak bere bidea egiten segitzen du muino eta mendi txikien artetik, eta Senpere, Ainhoa, Sara eta Azkaine zeharkatzen ditu. Hauetako herri bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta bisita merezi dute. Sara eta Ainhoa herri tipikotzat ematen dira, arkitektura ondare aberatsagatik; Ezpeleta berriz bere biperrarengatik ezaguna da; Azkaine eta Senpere ordea, bizi giro goxoa duten herriak dira. Denetan familia ibilaldiak egiteko aukerarik ez zaizue faltako.
Kantauri itsasoaren eta Nafarroa Garaiaren artean
Urdazuri ibarreko herriak kostaldetik hurbil daude eta Hego Euskal Herrira (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa) joateko minutu batzuk besterik ez dira behar. Xamurra da orduan itsasora bainatzera joatea edo bentetan erosketak egitea
Ezpeletako biperraren lurretan

Ainhoa, Senpere, Zuraide, Larresoro eta bistan dena Ezpeleta, Ezpeletako Biperra landu daitekeen 10 herrietako batzuk dira. Karibe Itsasoko Antilletatik gurera iritsi zen biper hori eta segidan egokitu zitzaien gure lur eta klimari. Maiatza eta agorrila artean landatzen eta biltzen dute gure herrietako lurretan, eta tradizioari jarraikiz, batzuek etxeetako aitzinaldeetan zintzilikatzen dituzte idortzeko. Bestela, soketan biltzen dituzte, ala biper hauts bilakatzen…
Ezpeletako Biperra Frantzian "Jatorri-deitura Babestua" (JDB) duen espezia bakarra da. Ezpeletako Biper sindikatuak eta bere interpretazio zentroak JDB produktuen gainetik azpimarratzen dute beren komunikazioaren bidez. Kalitate bermea kontsumitzaileentzat.

AZKAINE : HERRI BAT LARRUNAREN OINEAN



