“Aldudeko ibarra” deritzona, Baigorriko ibarraren goiko aldea da. Aldudeko ibarra osatzen duten hiru herriek, Banka, Aldude eta Urepele, Euskal Herriko tradizioak atxikitzen jakin dute. Artzainen eremua dugu hau, bereziki Kintoa eskualdean.
Bisitariak gastronomia geldialdi goxoak eginen ditu (JDB xingarra, amuarraina, gasna), eta kirol jarduera ugari ere (ibilaldiak, mendi bizikleta, arrantza eta ehiza). Ezin ez aipa Hargibel kaskorako ikuspegi apartak lekuari ematen dion xarma berezia.
Aldude ibarreko ikustekoak
Aldudeko ibarraren potreta
Aldudeko ibarraren potreta
Nafarroa Behereko Aldude ibarra Ipar Euskal Herriko isolatuenetako bat bezala ezaguna da. Baigorritik goiti, hiru herrik osatzen dute: lehenik Banka, 200 eta 1300 metroko goratasunean, gero Aldude, euskal zerriaren sehaska, eta azkenik Urepele Kintoa eta Sorogainerako sarbidea.
Mendigune horrek, paisaia zoragarriak eskaintzen ditu Nafarroa Garaiaren atarian, eta mendian ibiltzeko lekurik atseginenetako bat da. Hairako pagadian ere sar zaitezkete Urepelera joateko mendi errepide txikietatik.
Haraneko lehen herria den Banka erromatar garaitik ezaguna zen burdin eta kobre meategi emankorrak baitzituen. XIX. mende arte ustiatu zituzten. Herriko sartzean oraindik zutik den labe garaia ikus daiteke.
Ibarraren garapena eta zenbait istorio
Aldudeko ibarreko herriak XVI. mendean hasi ziren garatzen, Baigorriko familietako gazteenek sorturik. Artzain bordak bizitzeko etxe bilakatu zituzten. Antzina, Banka Baigorriko auzoa zen, “Burdinola” deitua. Bistan da, izen hori meategien ustiapenari zor zion. Aldudeko elizak Mexikoko enperadore Maximilian I.ren (Sissi-ren koinata) arrosarioa gordetzen du. Ibarreko biztanle batek enkantean erosi zuen eta gero parrokiari eskaini zion. Urepele Kintorako ataria da. Mendigune horretan Frantziak eta Espainiak ez zuten jakin izan beren muga non inposatu, eta hautsi-mautsi bat egin zuten: Espainiak lurrak kendu zizkigun, eta Frantziak bertako familiak asimilatu zituen.
Ibarra eta ehiza
Aldudeko Ihizia
Ibarran barna, larrazkena heldu denean, ehiza jarduera nagusietako bat bilakatzen da. Urtero ehiztari andana biltzen da inguru hauetan bereziki usoak ehizatzeko. Garai horri "sukar urdina" deritzote, uso lumen kolorea dela-eta.
Aldudeko ibarra da sare ehiza praktikatzen duen azken lekuetako bat.
Mendi ibilaldiak eta arrantza
Animazioak : ekitaldi nagusiak
Aldudeko Animazioak