Baigorri eta Aldudeko ibarrak bost herri biltzen ditu: Ortzaize, Baigorri, Aldude, Banka eta Urepele.
Donibane Garazitik 10 km-ra dago eta bertan euskal gastronomia-tradizioa ezagutu daiteke. Gainera, Pirinioak eta Nafarroa hurbil izanki, ikuspegi zoragarriko oinezko ibilbideak eskaintzen ditu.
Ibar babestua
Baigorri eta Aldudeko ibarrak bost herri biltzen ditu: Ortzaize (mendebaldekoena), Baigorri, Aldude, Banka eta Urepele. Urepeleko Errobik 34 km egiten ditu Arrosa herrian Errobira (adar nagusia) isurtzen den arte.
Gastronomia ospetsua
Baigorriko ibarrak Ipar Euskal Herriko 4 JDB-tik (Jatorri Deitura Babestua) 3 biltzen ditu. Ibar osoa Ossau-Irati JDB gardi gasnaren eremuan sartzen da. Gasna horren egiteko, bertako ekoizleek manex ardi burugorri eta burubeltzen esnea baliatzen dute. Bestalde, Aldude herria bera Kintoa JDB-ko xingarraren (urdai azpikoa) herria da. Kintoa xingarren egiteko, haranean ohikoa den zerri zuri eta beltza hazten dute. Azkenik Baigorri. Bertan aurkituko dugu Irulegi JDB-ko arnoaren kooperatiba sotoa. Irulegi JDB Baigorriko ibarra eta Garazi eskualdearen artean kokatzen da eta 15 herri biltzen ditu.
Ibarreko herriak
Ortzaizek, ibarreko beste herriek bezala, behe-nafar estiloko etxe ederrak atxiki ditu. Baigorrin dugu Etxauz jauregia, antzina herria Nafarroako Erresuman zela gogoratzen diguna. Erromatar zubiko auzotik ikus daiteke XI eta XIX. mendeen artean Etxauzeko jaunena izan zen jauregia. Banka, Aldude eta Urepele, hiruak Baigorriko familietako haurrik gazteenek sortu zituzten. Hastapenean udako bazkalekuak ziren, baina gero gazte horiek bordak urte osorako etxe bilakatu zituzten.
Nafarroatik hurbil
Baigorri eta Aldudetik badira hainbat pasabide Nafarroara joateko. Baigorri gaineko Izpegi lepotik Nafarroako Baztan haranera jaisten da. Bertan herri zoragarriak aurkituko ditugu: Arizkun, Erratzu eta Elizondo, besteak beste. Aldudeko Eznazu auzotik edo Urepeletik Iruñerako bidea har dezakegu. Eugi herrian geldi gaitezke urtegia ikusteko.
BAIGORRI : Aldudeko atea
Kintoan Barna
"Kintoan Barna" mugaz gaindiko proiektua da, Esteribar eta Bagorri ibarretako 13 bazkide biltzen dituena (Donibane Grazi eta Iruñea arteko ibarrak).
Errepideen gehiegizko trafikotik babestuta, Aldude bailaratik Iruñera doan bidea ezagutzeko eta azaltzeko gune ugariz josita dago.
13 bazkide horiek elkarlanean ari dira eskaintza turistiko erakargarri eta kalitatezkoa garatzen eta sustatzen ardatz hori jendearentzat gutxi ezagutzera emateko edo gutxienez nahiko gutxi bidaiatuta bere osotasunean.