
Baigorrin, natura eta historia aberatsa batzen dira
Baigorri
Iparla ertzetako zolan kokaturik, Baigorri bisitari guzien herri kutun bilakatzen da. Ibarraren hasieran dago eta oinez baldin bagoaz herrian barna, bertako historia ezagutuko dugu: XI. mendeko gaztelua, erromatar zubia, XVII eta XVIII. mendeetako etxeak eta pilota plaza. Aldudeko Errobik zeharkatzen duen herriak mendi ibilbide ugari eskaintzen ditu oinez (GR10) edo bizikletaz egiteko. Gainera, 2016an Baigorri Ipar Euskal Herriko lehen Trail Estazioa izan zen.
Non gaude ?

Baigorri Nafarroa Behereko herria da. Izpegi lepotik 20 minututan Nafarroako Baztan ibarrera heltzen gara. Bide batez, gomendatzen dizuet lepo horretan geldialdi baten egitea mendien ikuspegiaz gozatzeko. Irulegiko bidea segitzen badugu 10 km-z Donibane Garazi Nafarroa Behereko hiriburura helduko gara.
Baigorrin irekiko zaizue gastronomia ibar zoragarri baten atea: Aldude haraneko Banka herria eta amuarrainak, Aldude eta Kintoa JDB, eta Urepele Kintorako bidean.
Gainera, Baigorri inguruan ditugu probintziako mendi kasko ezagunenetakoak: Iparlako ertza, Oilarandoiko kapera.
Bazenekien ?
- Charlie Chaplin hiru aldiz egon zen oporretan Etxauzeko jauregian, 1925, 1926 eta 1931an.
- Etxauzeko Bertrand: Etxauzeko Grazianen iloba, Enrike IV eta Luis XIII erregeen erremusinari izan zen. Baionako apezpiku eta Frantziako Tours hiriko artzapezpiku izan zen.
- Jean Harispe: Etxauzeko gazteluan sortu zen eta euskal ehiztarien konpainien buruzagi izan zen Espainiaren kontrako Napoleonen gerletan. Frantziako Mariskal izendatua izan zen. Harispe Mariskalaren bustoa ikus daiteke Baigorriko parke publikoan.
Baigorri, trail estazioa

2016an Baigorri Ipar Euskal Herriko lehen Trail Estazioa izan zen. Malda azkar, malda luze eta kilometro bertikal tailerrez gain, lau ibilbide proposatzen ditu. Bertako terrenora ohitzeko Oilarandoi magaletako 5 km-ko ibilbidetik has zaitezkete.
Ondotik, zailxeago, 8 km-koa saia dezakezue GR10 inguruan. Mitxelene auzotik itzultzean, ateraldia ederki bukatzeko, Etxauzeko gaztelua izanen duzue begipean.
Animatzen direnentzat edo amorratuentzat, 15 km-ko bi ibilbide daude hautatzeko. Izpegiko itzuliak erronka eginen dizue lepora igotzeko. Buztanzelaiko itzuliak ordea, Iparlako ezponden magalean ibiltzeko aukera ematen du.
Baigorri 360°
Egitaraua : momentu naguziak
Animazioak