Nafarroa Behereko Ortzaize herriak arkitektura ondare aipagarria atxiki du, bereziki etxe baxe-nafartarrak. Laka errekaren bazterretik bizikletaz bazoazte, inguruetako natura zoragarriaz gozatuko duzue. Herritik abiatzen den ibilbideak Iparalako ezponda, Baigura eta Artzamendirako ikuspegi ederra du. Herriaren harrotasuna egiten duen ofiziale eremuan bertako eskulangintza ezagutuko duzue.
Ortzaizeren kokapena
Ortzaize, Nafarroa Beherea ezagutzeko leku ezin hobean dago. Euskal Herriko herri ederrenetarikoak diren Baigorri eta Donibane Garazitik hamar minutura dago. Hurbil ditu ere, Bidarrai eta bertatik Iparlara abiatzen den GR10 ibilaldia (5 minutu) eta Irisarriko Ospitalea jauregia. Bestalde, Ortzaize parean den Arrosa herriak ere Larla mendirako ibilbide ederrak ditu.
Herria Euskal Herriko mendi ospetsuez inguraturik dago: Artzamendi, Baigura,.... Laka errekak herriko auzo andana zeharkatzen du. Xarma ikaragarria ematen die ureztatzen dituen lekuei. Ondotik pasatzen den Errobi ibaian ur bizietako kirolak praktika daitezke.
Ortzaitzeko ikustekoak
Ortzaize zerutik
Artisauen herria
Egitaraua : momentu nagusiak
Animazioak
- Ofizialeen ate irekitzeak: urtero maiatzeko lehen asteburuan. Bi egunez, desfilea, musika animazioak, kontzertuak, ekoizle eta sortzaileen azoka, ikuskizunak eta abar.
- Herriko bestak : urtero agorril hondarrean. Egun batzuetan, herritarrak aisialdi programa ugariren inguruan biltzen dira: pilota, euskal dantzak, kontzertuak ...
- Sagar besta : urtero irail hondarrean. Egun horretan, ezagutu sagarra prentsatzeko antzinako teknikak eta dastatu fruta horretatik egindako produktu ugari.
- Lakako lasterketa : urtero apirilean. Ibilbidearen 21 km eta 1400 m-ko desnibela korrika edo oinez egin daiteke.