Photo
Photo : © Carole Pro

Bidaiatu

Itsasbazterretik mendira nola hiritik baserrialdera, garraio desberdinak dituzu Ipar Euskal Herria ezagutzeko. Badira autobus ugari, baita bizikletak eta motorrak alokatzeko, edo trena...

IBILBIDE KALKULAGAILUA

TRANSFERMUGA ibilbide kalkulagailuari esker, Euskal Herri osoan mugitzeko aukera guztiak agertuko zaizkizu.

Kalkulagailua 2015ean sartu zen indarrean eta Euskal Herrian ibiltzeko garraio publikoen ordutegiak eta ibilbideak uztartzen ditu, aterabide egokienak eskaintzeko.

Aurki ezazu ibilbide egokia Euroeskualdearekin.

Txik Txak autobus sarea

Euskal Hirigune Elkargoak (Lapurdi, Nafarroa Behera, eta Zuberoa) Txik Txak izeneko garraio zerbitzua garatu du, bertakoak eta bisitariak garraio modu jasangarriagoak erabiltzera akuilatzeko.

 

Txik Txak ez da autobus sare soila: Tram’Busa, autobusak, bizikletak, itsasontziak eta hiri ingurabideak biltzen ditu. Ingurumena zaintzen laguntzeko, har itzazu gehiago garraio publikoak eta autoa gutxiago erabili.

ZABALDU

Autobusez

logo chronoplus

CHRONOPLUS

Chronoplus autobus sareak Baiona, Angelu, Biarritz, Bokale, Tarnos, Hiriburu, Bidarte, Mugerre, Milafranga, Basusarri eta Arrangoitze zerbitzatzen ditu. 

ZABALDU

logo hegobus

HEGOBUS

HEBOBUS Hego Lapurdiko autobus sarea da. 

ZABALDU

logo car express

CAR EXPRESS

Ipar Euskal Herri osoan 2 €-ren truke ibiltzeko eskaintza.

ZABALDU

logo proxi bus

PROXI'BUS

Hauek dira Maule, Donapaleu eta Kanbon ezarri dituzten herri barneko eta eguneroko autobus lineak. Herri erdiguneetarako eta beste autobus sareetarako lotura egiten dute.

ZABALDU

Logo navettes gratuites

Dohainikiako joan-jinkariak

Baiona, Angelu eta Biarritzen dohainikako joan-kinkari zerbitzua dago urte osoan.

ZABALDU

Udako joan-jinkariak

UDAKO JOAN-JINKARIAK

Udan zehar, herri eta hiri erdiguneetatik hondartzetarako joan-jinkari zerbitzuak daude. Ideia sinplea da: hiri erditik kanpo aparka dezakezu autoa eta joan-jinkariak erdigunera edo hondartzara eramanen zaitu. Zerbitzu hau Donibane Lohizunen eta Angelun aurkituko duzu.

DONIBANEKO JOAN-JINKARIAK

ANGELUKO JOAN-JINKARIAK

Bizikletaz

Logo velo

VELIBLEU

Vélibleu zerbitzu librean har daitezkeen bizikleta elektrikoak dira. Denbora laburrerako har daitezke Hendaia eta Tarnos bitartean ibiltzeko, itsasbazterrean zehar. 

12 estazio
Lehen 10 minutuak urririk
Gero 2€ orduko
50 km-ko autonomia
Vélibleu aplikazioa deskargatu: 

ZABALDU

Bizikleta ibilbide eta ekipamenduak GEOVELO webgunean aurkituko dituzu

ZABALDU

TAXIak, AUTO ALOKAIRUAK

Ipar Euskal Herritik askatasun osoz ibiltzeko, autoa edo motor txikia aloka ditzakezu.

Bestela, taxi gidariak ere oso atseginak izaten dira eta nahi duzun lekura eramanen zaituzte.
Ez dago gidari baten laguntzarekin joatea baino gauza errazagorik. Taxiak oporretarako edo lanerako erabil daitezke. 

 

TXIK TXAK

Trenez

Ipar Euskal Herria 30 minututan zeharka dezakezu!
Honako 3 lineak daude:

51 linea: Hendaia - Donibane Lohizune -  Baiona, Getaria eta Biarritzetik pasatuz 
53 linea: Baionatik abiatu eta Pirinioetarako (Paue, Lourdes) bidea hartzen duena
54 linea: Baiona - Donibane Garazi, Kanbotik pasatuz

Xehetasun gehiago:  +33 (0) 800 872 872 (astelehenetik ostiralera, 06:30-19:30)

 

ZABALDU

Donostiara edo Donostiatik: Topoa
Hendaiako tren geltokitik Topoa har dezakezu Gipuzkoako hiriburua joateko. Egunero dabil Hendaia eta Donostia artean. 40 minutu besterik ez da behar alde batera edo bestera.

Hendaiako tren geltokiko aparkaleku ondotik abiatzen da Donostiara, 30 minutuero, ordu bakoitzeko 3. eta 33. minutuetan. Alegia, 06:47, 07:03, 07:33, 08:03... Larunbatetan lehen trena 08:03an abiatzen da, eta igandeetan 07:03an (besta egunentzat geltokian galdetu).
Hendaiatik azkena 22:33an, eta Donostiatik 22:30ean abiatzen da, egunero salbu larunbat arratsetan (itzulera bat 2 ordura gauerditik goiti).
Donostiako Aste Nagusian (abuztuaren 15a), Topoak gau osoan funtzionatzen du!

Bilbora ere joan zaitezke Topoz. 3 ordu eta 17 minutu ematen ditu.

Etxeko animaliak baldintzapean onartzen dira (estekan loturik, aulkien gainean egon gabe, besteei trabarik edo arriskurik eragin gabe…). Leihatilan edo Euskotreni galdetu (email edo telefonoz) jakiteko ea zure maskota eraman dezakezun.

 

ZABALDU

 

Itsasontziz

Photo
Photo : © Le Passeur

“Le Passeur”: Donibane Lohizune - Ziburuko badian

“Le Passeur” itsasontziak Donibane Lohizune eta Ziburu arteko lotura egiten du apiriletik Omiasianduko oporrak arte. 

Ontziratzeko lekuak:

Donibane Lohizuneko arrantza portua
Ziburuko kirol portua
Zokoa
Donibane Lohizuneko zaldien itsas harresia

 

ZABALDU

Marie-Louise: Hendaia - Hondarribia

Hendaia eta Hondarribia arteko itsas joan-jinkariak Bidasoa zeharkatzen du eta Hondarribia erdigunean uzten gaitu. Denboraldi betean 15 minutuero, bestela 30 minutuero. Bidaiak 7 minutu irauten du. Txartelak itsasontzian erosten dira. Lehen abiatzea: 10etan eta azken 18ak eta 20ak artean denboralditik kanpo, eta goizeko 1ean uda denboraldian.

 

 

Photo
Photo : © CAPB

Txalupa: Tarnos/Bokale - Baionae

Itsasontzi hibridoak Aturri ibaitik lurraldearen ipar-mendebaldea (Tarnos / Bokale) eta Baiona erdigunea lotzen ditu. Gainera, udan eta apiril eta ekaina arteko asteburuetan Angeluko kirol portura ere joaten da. 76 leku ditu, 5 bizikleta har ditzake, baita gurpildun aulkiak ere. Baiona - Bokale ibilbidea 7 minututan egiten du.