Amikuze deritzo Nafarroa Behereko ipar aldeko eskualdeari. Garruze eta Donapaleu inguruak hartzen ditu.
Pirinioetako lehen mendietatik hurbil denez, Lapiotze (Biduze) errekak lurraldearen zati bat zeharkatzen du. Eskualde honetan baserri ekoizle anitz ditugu, eta harrera bikaina eginen dizuete beren etxaldeetan.
Lapurdi eta Zuberoa artean
Amikuze mendebaldera hedatzen da Oragarre eta Arrueta-Sarrikota herritaraino (Lapurdi eta Hazparne aldera), eta ekialdera Domintxine-Berrueta eta Lohitzüne-Oihergiraino (Zuberoa eta Maule-Lextarre aldera). Gainera, azken herri hauek beren lurren zati bat Nafarroa Beherean dute eta bestea Zuberoan.
Donejakue bideari loturiko historia
Amikuzeko bi herri nagusiek, Donapaleu eta Garruzek, Compostelarako beilarien eragin handia izan dute. Adibidez, Garruzen bidegurutzeko gurutze bat dago Bidaxunerako bidean. Hemendik igarotzen den Compostelarako bidea, Frantziako Tours-eko bide bezala ezaguna da. Donapaleuk, Nafarroako Erresumako hiriburu ohi izateaz gain, beilarientzako etapa nagusi izaten segitzen du, hemen pasatzen baitira bai Tours-eko eta bai Vézelay-ko bideak.
Ibar eta mendi
Amikuzeko herriak haran edo ibar zabaletan daude. Halere, kirolarientzako ibilbideak aurki daitezke, ezen mendiak ez baitira urrun eta gainera Compostelarako bideen etapetako bat ere saia dezakezue. Familientzako, Biduze erreka hegiko bidexkak, oihanak eta Oragarre ingurukoak oso atseginak dira.
Beilari herrialde
Compostelarako Frantziako hiru bide elkartzen dira Donapaleuko gainaldean (Tours, Vézelay eta Puy en Velay). Orduan bat egiten dute: Camino Francés (GR 65) delakoa. Bidegurutze horretan Xibaltar estela ezarri dute ikur gisa.
"Bideak" eremutik oinez joan daiteke bertara. 4 km baizik ez dira.
Donapaleu Nafarroako Gorteen egoitza izan zen, Nafarroa Behera Nafarroako Erresuman zegoenean, eta XVII. mendera arte. Hau zen beraz, probintziaren hiriburua. Erregetza iragan horren aztarnak gelditzen dira oraindik, hala nola Monetaren karrikan.
Donapaleu: Konpostelako zeharkaldia