vue sur la vallee de oztibarre le matin
Carole Pro

Biduze ibarra

Oztibarre

Oztibarre eskualdeak hiru herri batzen ditu: Izura-Azme, Donaixti Ibarre eta Larzabale-Arrotz-Zibitze.
Hegoaldean mugakide du Garazi eskualdea eta iparraldean Amikuze, Donapaleu hiriburu izanik.

Amikuze eta Garazi artean

Oztibarre eskualdeko erreka nagusia Biduze edo Lapiotz deitzen da. Hau Arbailetako mendigunean sortzen da, Donaixti ondoan, Altzürükün hain zuzen. Eta Donaixtitik gora Urbeltzeta du izena. Lapiotzak 80 km-ko ibilbidea du iparraldera eta Aturrin isurtzen da.

Oztibarreko kaperak

Eskualdeak baseliza edo kapera anitz ditu. Landibarreko Azkondegi auzoan izen bereko kapera dugu, San-Ziprianoren omenez egina. Bertara joateko ibilbidea usotegiak dauden lepo batetik pasatzen da. Urtero, larrazkenean, uso ihizian hartzen dira sareekin. Ostankoan, Andere Mariaren omenezko Soihartzeko baseliza dugu. Kaperatik hurbil orientazio mahai bat aurkituko duzue. Bertatik ikusten diren Pirinioetako mendiak izendatzen ditu.

Sagarren lurraldea

recolte des pommes dans la pommeraie eztigar - saint just ibarre
Cidre Eztigar

Donaixti Ibarren bada sagarnoa eta sagar jusa egiten duen ekoizle kooperatiba bat. Eztigar du izena. Ekoizle batzuk elkartu ziren Euskal Herrian sagar lantzea biziarazteko. Sagarnoa eta jusak egiteko erabiltzen dituzten sagar mota batzuk biziki zaharrak dira.

entree de la grotte de la source de la bidouze avec vue sur la foret
OTPB
BIDUZE
Biduze
rue du village ostabat avec maisons traditionnelles le matin
Carole Pro

IZURA-AZME : KONPOSTELAKO ATEA

Ezagutu
vue sur eglise de larceveau depuis le centre des steles discoidales
OTPB
LARZABALE-ARROZE-ZIBITZE
Ezagutu