Okabe

Itzulia, Oinezkoa

Irati-Garaziko goi-ordokitik abiatzen den ibilbide honek ibiltariak Iratiko oihan ederraren ezagutzera daramatza. Oihanean barna igan ondoan, Okabeko kaskoak ikuspegi zabala eskaintzen du Euskal Herriko eta Biarnoko mendien gainera. Harrespilez osatua den nekropolia ikusten ahal da kaskoan; horiek erakusten dute euskal mendietan jendea biziki aspalditik ibiltzen dela. Itzuliaren bigarren partea pago oihanpe basa batetik iragaten da, eta gero Zurzai lepoko zohikaztegien ondotik. Azkenik, oihana luzaz zeharkatzen duen ibilbide baketsuaren ondotik, Irati-Garaziko goi-ordokira helduko zara, non ardiak, behiak eta zaldiak alhan dabiltzan. Etxolan trago bat ere edan daiteke, eta hango erakusketa ikusi.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Mendive
  • Igoerako desnibela : +535m
  • Distantzia15.2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena6h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Donazaharreko elizako plazan, har RD18 bidea Mendy hotel-jatetxearen eta elizaren artean, Iratira buruz. Segi beti bide horretan, Irati erakusten duten bide seinaleei jarraikiz. Ahatsa, Lekunberri eta Mendibe iragan itzazu. Bidea zatika bihurgunetsua da. Donazaharreko plazatik 22 km egin ondoan, Irati-Garaziko goi-ordokira helduko zara. Ibilaldia Etxolaren paretik abiatzen da.


Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Garaziko goi-ordokitik Iratiko oihanean barna

    Etxolaren aitzinean iragan zubia eta segi bidea 1,5 km-tan. Justu-justua erreka iragan ondoan, Pedro mendi-etxeen heinean itzul eskuin izei-zuhaiztian GR10a segituz. Laugune ttipi batera helduko zara igaten segitu aitzin. Ote-larrea iragan ezkerrean, eta sartu berriz oihanean. Iragan argi gune ederra eta ondotik igoera luzea ukanen duzu larre baten erdian.

  2. Okabe kaskoaren azken igoera

    Igoera lehenik xendra zabal harritsuarekin hasten da eta gero goratasuneko soropilean segitzen du. Joan arrokara buruz, utzi gibelean, eta 50 m urrunago, joan ezker, guti markatua den belar xendratik GR10a eskuinean utziz. Iragan lur azalean gaina agertzen duten harkaitzen artetik, eta erne egon seinaleei tontorreko goi-ordokira heltzeko.

  3. Okabeko harrespilak

    Joan harkaitz handiei buruz eskuinean, iragan haien ezkerretik eta segi kasko belartsu zabalean. Xendra ez da biziki markatua, beraz, erne egon seinaleei. Joan harrespiletara eta itzul gibelera xendra beretik. Bide adarkatzean, igatean hartu zenuen bidexkaren eta GR10aren artean, har ezkerrean GRean. Iragan zaitez kaskoaren petik ezkerrean, eta jauts igoerako malda beretik, beti GRean gaindi. Argi gunera heldu ondoan, utz bidea eskuinean eta joan bidexkatik larrean barna, eta sar oihanean.

  4. Oihan basa

    Segi izei pagadi horretan, gero bidea jautsiko da bihurgune bat osatuz. Bidexka zabalak 1,5 km-tan segitzen du eta zatika bihurgunetsua da. Bidearen puntan, bidegurutze bat atzemanen duzu, joan lehen bidetik eskuin, leku lauan segitzen du. Segi luzaz oihan bide horretan. 2 km-ren buruan nonbait han, bidegurutze batera helduko zara, eta han zoaz ezker bata bestearengandik 200 m urrun diren bi zati bihurgunetsutan ibiltzeko. Segi bidea eta errepidera helduko zara.

  5. Garaziko goi-ordokira itzultzea

    Errepidean zoaz eskuin, departamenduko bidegurutzeraino. Ez da auto anitz iragaten bide horretatik, baina egon erne. Itzul ezker errepidean, eta zoaz Etxolara ibilaldiaren bururatzeko.

Helmuga