Zurzai

Itzulia, Oinezkoa

Irati-Garaziko goi-ordokitik abiatzean, ibilbide erraz horretan ibiltariek Iratiko oihanaren parte bat ezagutuko dute. Itzuliaren lehen zatian, erreka basa baten bazterretik ibiliko zara, eta hango ingurumen naturaleko faunari behatzen ahalko diozu, adibidez, Pirinioetako Calotriton anfibioari eta beste anfibioei. Zurzaiko lepoan zohikaztegiak baitira, ibilaldi hori izigarri interesgarria da naturari behatzeko. Ibiltariak drosera aurkitzen ahalko du, ingurumen natural horietan berezkoa den landare intsektujalea, baita ere beste landare espezie batzuk. Ibilbidearen bigarren partea Iratiko pagadian iraganen duzu, eta han ere berezko fauna eta flora kausituko dituzu. Irati-Garaziko goi-ordokira itzultzean, ibilaldia harrespiletan bururatzen da; aztarna protohistoriko horiek erakusten dute euskal mendietan jendea biziki aspalditik ibiltzen dela.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : MENDIVE
  • Igoerako desnibela : +313m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h45
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Donazaharreko elizako plazan, har RD18 bidea Mendy hotel-jatetxearen eta elizaren artean, Iratira buruz. Segi beti bide hori, Irati erakusten duten bide seinaleei jarraikiz. Ahatsa, Lekunberri eta Mendibe iragan itzazu. Bidea zatika bihurgunetsua da. Donazaharreko plazatik 22 km egin ondoan, Irati-Garaziko goi-ordokira helduko zara. Ibilaldia Etxolaren paretik abiatzen da.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Garaziko goi-ordokiaren erdian

    Hasi ibilaldia bide zabala segituz errekaren eskuin bazterrean. 100 m-ren buruan iragan ezazu zubixka eta segidan ezker itzul zaitez. Ibilbidea ezkerrean duzun erreka bazterretik doa, zohikaztegi gune batera heldu arte. Segi bidea errekaren eskuinean 400 m-tan, eta xendra zut eta labur batera helduko zara. Malda labur hori igan ondoan, jauts zaitez bide mundrunatura, ez ezazu zubia iragan. Itzul eskuin, eta segi bidea erreka eta artegiaren artean, eta beste bidera helduko zara.

  2. Zurzai errekaren bazterretik

    Segi errekaren ezkerretik doan bidetik. Bidea lehenik agerian den gunetik iragaten da, eta ondotik pago oihan batetik. Segi xendratik oraino 800 m-tan; gune irekietatik eta estalietatik (oihanetatik) iraganen zara aldizka, errekara berriz heldu arte. Behako bat eman Pirinioetako calotritona agertzen ote den. Segi ezkerrean doi bat igaten den xendra horretan. Erne egon seinaleei. Bidexka oihanetik ateratzen da eta bazka larre batetik iragaten. Segi bidea zeharkatuko duzun errekaraino. Ondotik segi guti markatua den xendra belartsu bat, eta errepidera helduko zara. Joan eskuin, bide adarkatzeraino.

  3. Zurzai leporantz

    Zurzai lepora joan etorria egiteko, segi bidea artegi batera heldu arte, eta gibelera itzul gune hezeak ikusteko denbora hartzea ahantzi gabe. Bide adarkatzera itzuli ondoan, joan oihanera igaten den bidetik. Bidegurutze batera helduko zara, har ezker “Iratira itzultzea” eta segi luzaz oihan bide horretan. 2 km-ren buruan nonbait han, bidegurutze batera helduko zara, eta han zoaz ezker bata bestearengandik 200 m urrun diren bi zati bihurgunetsutan ibiltzeko. Segi bidea eta errepidera helduko zara.

  4. Iratiko oihanean barna

    Errepidean zoaz eskuin, departamenduko bidegurutzeraino. Ez da auto ainitz iragaten bide horretatik, baina egon erne. Errepidean zoaz ezker, eta har lehen bide mundrunatua ezkerrean. Harrespilak dauden leku batera helduko zara. Iragan ezazu zubia, eta itzul zaitez ibilaldi hastapeneko bidetik.

Helmuga