Photo
Photo : © Teddy Bear

Ainhoa : xarma handiko herria

Ainhoa

Nive haranaren eta Nafarroako mugaren artean kokatuta, Ainhoa ​​Frantziako herririk ederrenen artean dago sailkatuta.
Saint-Jacques-de-Compostelle-ko bidean erromesei harrera egiteko sortutako XII. Mendeko bastide kale honek bere muinoen berdea eta bere etxe zaharren fatxada zuriak eta gorriak uztartzen ditu. Inguruetan, ibilaldi ederrek elorriko kapera eta erreka eta sastraka ugari ezagutzeko aukera eskaintzen dizute.

Ainhoako historia eta ondarea

Ainhoako historia eta ondarea

Konpostelarako Donejakue bideko etapa

Ainhoa herri sortu aitzin, hemen artzain nomada batzuk bizi ziren. Baina XII. mendean, Juan Perez de Baztan, lurren jabeak eta Urdazubiko abadeak, elizaren ordezkari, Ainhoako bikariotza sortzea erabaki zuten.  

Ainhoa harrera gune bezala pentsatua izan da. Compostelarako beilariek ostatatzeko eta erreserbak egiteko baliatzen zuten. Urteen poderioz, ezinbesteko etapa bilakatu da. 

Bastida-herria 

Herria bastida baten modura eraiki zuten karrika nagusi bakar baten inguruan. Karrika horren bi aldeetan ikus ditzakegu XVII eta XVIII. mendeetako etxe lapurtarrak beren zurbesoekin. Plaza nagusian eliza eta pilota lekua daude. 

Ainhoaren arkitektura ondarea zinez aparta da, eta bere bizi giroa laketgarria.

Ainhoako etxeen berezitasunak

Photo
Photo : © Teddy Bear

Ainhoa bastida bat bezala pentsatua izan denez, karrikaren alde bietako etxeen aitzinaldeek karrikara ematen dute. Oharra: Gehienetan, bereziki ipar isurialdeko Euskal Herrian, etxeen aitzinaldea Ekialdera begira egiten zen, itsasotik zetorren eguraldi txarraz babesteko. Baina Ainhoan, karrikaren bi aldeetan eginak baitira etxeak, alde batekoek, ekialdekoek hain zuzen, mendebaldera dituzte beren aitzinaldeak. Ohartuko zarete beraz, alde batekoek aitzinalde ederrak dituztela, kolorezko zurbesoekin eta beste aldekoek aitzinalde arruntagoak eta leiho txikiagoak dituztela.

Ainhoako atalburuak 

Karrika horretan zaudetela, so egiezue etxeetako sarrerei. Etxe gehienek hare-harri arrosako edo zurezko atalburuak dituzte, non eraikitze data agertzen den, eta batzuetan etxeko biztanleei buruzko xehetasunak ere. Etxeetan ezagunena Gorritia da, atalburuan duen izkribuarengatik: «Gorritia etxe hau Gorritiko Mariak  erosi zuen, Jean Dolhagaray zenaren ama, semeak Ameriketatik igorri zion diruarekin; Etxe hau ezingo da saldu ez eta gordailuan eman. 1662an egina». 

Ainhoako txoko sekretuak 

Ainhoa ongi ezagutzeko karrika nagusitik atera beharko duzue, eta etxeen gibelaldera pasa. Hantxe ikusiko dituzue baratzeak eta lorategiak. Bide bat pasatzen da horien artetik.  

Eskulangileen herria

Gaur egun herriko etxe batzuetan hurbileko saltokiak, bertako ekoizleak eta artisauak aurkitzen  ditugu. Hortxe atzemanen dituzue asto esnez eginiko mozkinak, zur langile baten tailerra, bertako ekoizleak... eta bereziki jatetxe bikainak, hala nola Ithurria. Bi belaunaldi aritu dira jatetxe horren kudeatzen eta Michelin Gida-liburuan izar batekin agertzen da.

Atsulai mendia

Inguru guzien ikusteko kaskoa

389 metro baizik ez du egiten baina ikuspegi ederra du. Herritik hasten den harrizko bide batetik igo daiteke. Malda azkarra du eta 45 minutu edo oren 1 beharko duzue hara heltzeko. Baina harat iritsi-eta, bista hain da zoragarria non igoera lazgarria ahantzia izanen duzuen segidan: oinean Ainhoa, hantxe Larrun, beste aldean Pirinioetako mendiak eta oskarbi denean itsasoa ere ikus daiteke.

Arantzetako baseliza

Photo
Photo : © Yoni

Arantzeta edo Arantzazuko baseliza Atsulai kaskoan dago. Legendaren arabera, Ama Birjina agertu zitzaion artzain gazte bati sutan zen elorri batean. Artzain gaztea herrira itzuli omen zen oihuka « Aranza zu ».  

Geroztik baseliza eraiki zuten eta urtero erromeriak egien dira bertara. Han aurkituko dituzue ere hilarriak eta 1898ko Kristo gurutzatuaren 3 gurutzeak. 

Ibiltzen segitu nahi dutenentzat 

Kaskotik Errebi aldera segi dezakezue, edo marka horiak dituzten seinaleak segitu.