Photo
Photo : © Teddy Bear

Sara, Frantziako Herririk Ederrena

Sara

Sara, Lapurdiko herri ederrenetakoa da, baita Euskal Herri osokoa ere.
Larrun, Axuria eta Ibanteli mendiez inguraturik, Sarak bizi giro aparta du, historia eta tradizio handiko herria da. Garai batean kontrabandisten herri bezala ezaguna zen ere.

Sara bihotzean

Au cœur du village

Herri erdian

Photo
Photo : © Teddy Bear

Itsasbazterretik Sarara joateko, Santinazio lepotik pasa beharko duzue. Lepoa pasa eta paisaia aldatzen da, bat batean. Mendiak agertzen dira, mundu berri bat irekitzen da, berdea, muinoz, haranez eta mendiz osatua. Eta bizkarrean dugu, ez hain urrun, itsasbazterra. Han eta hemen etxe xuri gorriek hunkitu berezia ematen diote paisaiari. Eta bideari jarraikiz iritsiko zarete Sarara: postala dirudi.

Hain da ederra non jendea beste probintzietatik etortzen den bizitzera.

Pilota plaza herri erdian

Sekulako partidak eta bestelako ekitaldiak egiten dira frontoian. Besteak beste merkatua ere egiten dute bertan. Eta inguru guzian, etxe ederrak, saltokiak, jatetxeak, Herriko Etxea, tabernak…

Ez dira huts egin behar pilota plazaren eskuineko txalapartak eta batik bat Picasso-ren « Gernika » obraren erreprodukzioa. Axuri'arte elkartekideek margotu zuten 1937ko Gernikako bonbardaketa lazgarria oroitzeko.

Hemen euskara bizirik dago, bertakoen artean gutxienez. Herriak betidanik Berarekin mantendu dituen harremanek badukete zer ikustekorik euskararen erabilpenean. Plaza leku ederra da lasai egoteko.

Denboraren jariotik kanpo

Herriaren goiburuak hala dio: « Saran astia », astia hartzeko gomita argi-argia.

Elizaren eguzki orratzak ere hori oroitarazten digu: « Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat igortzen ».

Xaretako Lurraldeko mugako 4 herrietako bat

Xaretako lurraldea

Kontrabandista herriaSarak

36 km-ko muga du hegoaldeko auzoekin. Herria luzaz bizi izan eta garatu da « Gauazko lanari » esker. Kontrabandoak lekua handia zuen hemen.

Mugaz trufatzen ziren saratarrak! Orotariko merkantziak pasatzen zituzten batera eta bestera: alkohola, tabakoa, janaria, aziendak... Trebezia handia zuten isil-isilean ibiltzeko aduana gizonek entzun ez zitzaten.

Kontrabandisten lasterketa: lasterketa historikoa

Photo
Photo : © OT Sare

Gaur egun ez baita lehen bezala, Kontrabandisten lasterketa antolatu dute garai horien ez ahanzteko. 36 lehiakideak Sarako herriko etxearen gomitaz etortzen dira lasterketan parte hartzera. 18 herriri galdetzen die bere bi lasterkari hoberenak hautatzea. Lehenek 40 minututan egiten dute 9 km-ko itzulia, bizkarrean 8 kg-ko zakua daramatela.

Urtero egiten da abuztuko azken igandean.

Xareta ezagutzeko pottoka urdinak

Balisage du pottok bleu sur bois
Xareta

Gaur egun, kontrabandoak ez omen du gehiago zentzurik. Sara eta Ainhoak harreman naturalak izan dituzte beti Urdazubi eta Zugarramurdirekin, baina inposatzen diguten mugaren hertsapenak doi bat arintzeko, partzuergo batean elkartu behar izan dute: Xareta. Muga horren zentzugabekeriaren irudi, Xaretak ibilbide bat sortu du 4 herrietan barna, zaldi urdinez zedarritua dena. Herri bakoitzaren txokorik ederrenak ikus daitezke.

Urdazubin etxe dotoreak eta baserriak. Herriaren erdian monastegi bat eta errota zahar bat daude: biak ikustekoak. Zugarramurdi oso ezaguna da. Sorgin kontuekin, edo... inkisizio kontuekin hobeki errana. Sorginen lezeak sorginen inguruko mitoa aipatzen du. Sorginak legenda izan baziren, inkisizioa ez ordea.

Deskargatu ibilbideen fitxategia

Mendi lepoetan praktikatzen dugu aspaldian

Uso ihizia

"Pantière" ehiza ere deitzen da

Photo
Photo : © Sud Ouest

Baina ezin jakin zehazki noiz hasi zen. Saratarrek diote beti existitu dela.

Etxalarko lepoa da ihizi mota horretarako ezagunenetako bat. Usoak sareetan harrapatzen dituzte. Ehiztari taldeko kide batzuek arbolen gainetik xafla xuriak jaurtitzen dituzte uso hegaldiaren gainera sarretara jaitsarazteko.

Urtero San Mikel egunez hasten da irailaren 29an eta San Martin egunez bukatzen, azaroaren 11an.

Uso besta

Urtero, aste batez festa giroan ospatzen dute ihizi jarduera hori. Animazioak, bisitak, kultur ekitaldiak eta bereziki usoa dastatzeko aukera izaten da Sarako eta inguruetako jatetxeetan. Goxo goxoa !

Ihizi garaitik kanpo "usotegien itzulia" egitea gomendatzen dizuegu, usotegiak eta Sara inguruko paisaiak ikusteko.