Façade Espelette
Florence Lasaga

Ezpeleta, biper kapitala

Ezpeleta

Ezpeleta herria bere biperrarengatik ezaguna da bereziki. Ezin karrika batean sartu biperrak salgai edo etxeetatik zintzilik ikusi gabe.

Ezpeleta : oinezkoen herri

Espelette : un village piéton

Ezpeleta herria bere biperrarengatik ezaguna da bereziki. Ezin karrika batean sartu biperrak salgai edo etxeetatik zintzilik ikusi gabe. 

Baina Ezpeletaren xarma ez da horretara mugatzen. Oinezkoentzako erdigune atsegina du, saltoki ederrekin, eskulangile trebeekin eta bertako ekoizleen dendekin.  

Bertan egon daiteke ere goxoki: herriko tabernek eta jatetxeek terraza ederrak dituzte karrikan edo gibel aldean.

Historia pixka bat

Un peu d'Histoire

Herriari, Ezpeleta izena ezpela zuhaixkatik datorkio. Familia noble batean izena ere bazen, luzaz Ezpeletako lur zati handi baten jabe zena.

Gaztelu gotor bat eraikiarazi zuten 5 dorrerekin inguruak ongi zaintzeko.

Gaur egun gaztelu horren dorre bakarra eta harresiaren zati bat baizik ez dira gelditzen. Hortxe instalatu dira Turismo Bulegoa, Herriko Etxea eta erakusketa aretoak. 

Ezpeleteko biperra

Le piment d'Espelette

champs de piment
Florence Lasaga

Ezpeletako Biperraren jatorria

Mexikon aurkituko dugu biper horren jatorria. Esploratzaileek ontzietan ekarriko zuten, baina ez dakigu zehazki nola iritsi zen Ezpeletara.  

Gure lurretan 1650etik goiti ezagutua da.  

Hasieran biper beltzaren ordezkatzeko landu genuen, beltza biziki garesti bilakatu baitzen. Platerak alaitzeko eta haragiak eta arrainak kontserbatzeko erabiltzen zen.  

Arbasoen kultura

Lehen, maiatzean landatzen ziren eta agorril bukaeran biltzen. Orduan, uda bukaeran biperrak bildu eta soketan ezartzen zituzten, lepokoak bezala, eta etxeetako hormetan zintzilikatzen idortzeko. Idortu zirenean, ogi labean sartzen zituzten kurruskatsu bilakarazteko. Eta ondotik xehatzen zituzten hautsaren egiteko.  

Geroztik berdintsu segitzen dugu, belaunaldiz belaunaldi transmititzen jakin baitugu.

stand piment

Sokan, hautsean edo freskoan ...

Kontsumitzeko, 3  modutan aurkituko duzue: 

· Osorik eta freskoa, gorri-gorria. Buztana kenduta 7 eta 14 cm artean neurtzen du. Profesionalentzako izaten da. 

· 20 eta 100 biper arteko soketan.  

· Hauts egina, platerak alaitzeko.