Photo
Photo : © Maeva

Azkaine: Larrun mendiko ondoan

Azkaine

Azkaine: herri lasaia Urdazuri  bazterrean. Herria pilota plazaren inguruan antolatua da.

Hasieran herria merkataritza portu txikia zen, baina jendez pixkanaka betetzen hasi zen ofizialeekin. Larrun mendi zolan denez, ibilbide zenbait abiatzen dira kaskora buruz.

Azkaine: natura herria

Photo
Photo : © Teddy Bear

Azkaine mendi zolan eta erreka hegietan garatu da. Urdazuri ibaiak luze eta zabal zeharkatzen du herria. Giroa naturala eta lasaia da. Itsasbazterretik minutu gutxira egonik ere, natura beteko herri baten ezaugarri eta alde onak ditu.

Azkaingo erdigunea biziki animatua da, eta pilota plaza txikiak ematen dio nortasun berezia, eliza eta inguruko etxeetan ezin hobeki txertatua baitago. Ez da arraroa herriko gazteak pilotan hartzen ikustea. Ikusi gabe ere, pilota kolpeak entzuten inguruetatik.

Lur barneko portua

Un port dans les terres

Nahiz eta lurretan egon, itsasotik 6 km-ra besterik ez dago Azkaine, eta luzaz portu joria izan zen.

Gabarrak ibiltzen ziren Urdazurin gora eta behera Donibane Lohizuneko portuarekin lotura eginez. Zura, Larrungo harriak eta inguruetako harrobietako mineralak garraiatzen zituzten. XVII. mende aldera, merkataritza portu garrantzitsua zen eta ontziola zenbait sortu zen bertan. Portua 1920 arte jardunean izan zen.

Gaur egun, paseatzeko leku atsegina da, Urdazuri bazterrean, eta arrantzaleak gustura egoten dira kanabera batekin eskuan.

Ofiziale herria

Eskulangintza

Geroztik, Azkainek Euskal Herriko eskulangintzari leku berezia egin dio.

Larre Lore lan eremuan aurkitzen da, besteak beste "Lartigue 1910" tailerra. Aldi berean tradiziozkoak eta modernoak diren euskal ehunak egiteko ospea du. Ondoan Laffargue familiaren tailerra dugu: larrukiak egiten dituzte. Honakoa bitxiagoa da: "Simon et Simon" enpresak nakarreko perlak ekoizten ditu, XVII. mendeko jakituria iraunaraziz.

Elikadura arloan, Akerbeltz garagarnoak eta Txopinondo sagarnotegia ditugu bertan. Parean, "Confit d’Ascain" jaki prestatuak eta bereziki kontserbak egiten dituena.

Photo
Photo : © Yoni

Herria Larrun mendiaren oinean denez, hemendik abiatzen dira kaskora igotzeko ibilbiderik ezagunenak.

Bi aipatzearren, Harrobikoa eta Olhetakoa emanen ditugu. Batak eta besteak 2 oren igotzeko eta oren eta erdi jaisteko hartzen dute. Mendiko oinetakoak eta ura eramatea gomendatzen dugu, ezen bidean ez baitago ura hartzeko aukerarik.

Kaskoan, 360°ko ikuspegia. Euskal Herria inguru guzian. Eta atseden hartu edo bazkaltzeko 3 benta daude zuen zain. Kasu, uda denboralditik kanpo bat baizik ez da egoten zabalik. Oinez igo nahi ez dutenek Larrungo Tren Txikia har dezakete, San Inazio lepoan. 35 minutuz goian zaudete, indarrik egin gabe !