Photo
Photo : © Emmanuelle

Ahurti, Lapurdirako atea

Ahurti

Ahurtin dena urari lotua da: Aturri gainetik Landetatik Lapurdira daraman Eiffel zubia, Gixune eta Bidaxuneko portuak, bartetako hezeguneak... Izena bera uretik datorkio.

Herria

Ahurti herria den lekuan, 1000. urte inguruan arrantzale talde bat bizi zenaren aztarnak aurkitu ziren.

Itsasoaren eta lurren artean ezin hobeki kokaturik, Ahurtik gerora garapen azkarra izan zuen hainbat arlotan: laborantza, merkataritza eta arrantza. Trenbidea 1862an iritsi zen Ahurtira, Baionatik abiatzen zen tren lineari esker. Aturri gaineko zubia 1886an eraiki zuten.

4G eta wifi-a baino lehen, telegrafoa 1889an iritsi zen eta elektrizitatea 1904 eta 1910 artean.

Ahurtin dagoen lasaitasunak eta bizi kalitateak Roland Barthes filosofo frantsesa erakarri zuten. Etxea eraiki eta bertan igaro zituen bere azken urteak.

Portua eta arrantza

"La Galupe" izeneko ostatua Ahurtiko etxe zaharrenean da, portuan. Lehen, arrantzaleak beren ontzietan bizi ziren, eta marea ona iritsi arte, bertara joaten ziren jatera. Eta bertatik zaintzen zuten uraren gorabehera.

XVIII. mendean ibaia hain zen arrainduna non etxe burgesetako sehi eta langileek izokina gehienez astean hiru aldiz baino ez jatea eskatu zuten! Jabeek, diru gehiegi ez xahutzeko, egunero izokina ematen zieten eta.