vue du quartier du haut cambo avec eglise et sommets alentours - cambo les bains
Alex Gaztelumendi

Kanbo, Euskal Herriko terma herria

Kanbo

Zuhaitz eta lorez apainduriko hiribideen bazterretan ageri zaizkigu Kanboko arkitektura bitxiak: etxe galantak, euskal edo neo-euskal estilokoak. Klima epela duenez, landaretza oparoa eta tokika exotikoa ere garatzen da. Herri Lorategia ere deitzen diote. Liliak denetan baitaude, eta bereziki herriaren ospea egin duten hortentsia zoragarriak. 

Ipar Euskal Herria bisitatzeko abiapuntu bikaina da, barnealdeko lasaitasunean eta aldi berean udako itsasbazterreko zurrunbilotik hurbil !

Kanboko Ikustekoak

Kanbo, ur onen herria

Kanboko terma uren onurak 

Urre eta urdin koloreko mosaikoz egin iturriak Art-Deco estiloari gorazarre egiten dio, baina Kanboko terma izaera Antzinatetik datorkio .  

Lehen termak 1761ean eraiki zituzten. Napoleon III.aren garaian asko garatu ziren, XX. mendean modernizatu eta berreraikiak izan ziren. Hortik datorkie Art-Deco estilo ikusgarria. Kanboko ur onen eraikin nagusiak, “Chaine Thermale du Soleil” taldekoa, terma teknika aurreratuenak ditu.

Photo
Photo : © Corentin Mossière

Osasuna hobetzeko terma artak 

Kanboko ur onak ezagunak dira erreumatismoen eta arnasketa eritasunen sendatzeko: 18 eguneko egonaldia minak arintzeko, mugikortasuna hobetzeko, sendagailuen kontsumoa murrizteko eta abar, Honorine iturriaren jarioari esker! 

Ohikoenak eta osasun segurantzak ordaintzen dituen 18 eguneko egonaldiez gain, beste arta batzuk ere eskaintzen ditu: lunbalgia kronikoak, tinnitus edo akufenoak, fibromialgia. 

Denentzako atseden gunea 

Kanboko termez gozatzeko ez duzu baitezpada eri egon behar. Hemen aurkituko dituzu, Marrakech kutxuko lorategi ederra, Spa eta Edertasun eta Liraintze institutua, "Pavillon Bleu" jatetxe famatua eta abar !

Kanbo, historia herria

Errobi gaineko terraza

Photo
Photo : © OT Cambo

San Laurendi eliza Monumentu Historiko sailkatua izan zen eta Ipar Euskal Herriko eliza ederrenetako bat da. Ikustekoak dira bere galeria zizelkatuak eta erretaula zoragarria. Bertatik Errobi ikus daiteke beherean, eta bertze aldean Behereko Plaza deritzon Kanboko auzo historiko eta xarmaz betea.   

Kanbo ezin aipa, poesiaren tenplu bilakatu zen Arnaga etxea gabe. Arnaga Monumentu historikoa eta Museoa da. Arkitektura obra nagusia da. Edmond Rostand poeta frantsesaren etxe izana, bere inguruko lorategiak direla-eta « Euskal Versailles txiki » deitu ohi zuten.

 Edmond Rostand eta Arnaga Etxea

Photo
Photo : © OT Cambo-les-Bains

Poeta frantsesa 1900ean jin zen Kanbora sendatzera, eta lekuaz maitemindu zen. Tokiko klima goxoak erakarri zuen bereziki "Cyrano de Bergerac" eta "Chantecler" obren idazle eta frantses akademiako kide gazteena. 

Berak eraikiarazi zuen Arnaga etxe handiki ederra. 1906 eta 1918 artean bizi izan da bertan, Rosemonde emaztearekin eta semeekin. Arnaga etxean izan zuen, gaztetan, Lander Garro euskal zinegileak literaturako lehen bihozkada. Eta, etxe honetan ere egin zen ETA erakundearen armagabetze eta Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa ekitaldi ofiziala, 2018ko maiatzaren 4ean.

Gaur egun, etxea ikus daiteke, kanpotik nola barnetik. Kanpoan estilo neo-euskalduna deritzona da nagusi, baina 40 gelako etxe handiaren barneak antzoki baten dekoratua dirudi.  

Eta etxearen inguruko 15 hektareetan Edmond Rostand-ek lorategiak sortu zituen, idazlearen dualtasunaren adierazgarri direnak: alde batetik aberastasuna, erakutsi-nahia, eta bestetik eztitasuna eta intimotasuna. 

Gehiago jakin

vue du quartier du haut cambo avec eglise et sommets alentours - cambo les bains
Alex Gaztelumendi