coucher de soleil sur village au pied de cretes iparla
Vue d'Ici et d'Ailleurs

Bidarrai, Nafarroa Behererako ataria

Bidarrai

Bidarrai herri ezaguna da. Iparlako ertzak, Itsusiko harriak eta Harpeko Saindua barnebiltzen ditu. Gainera, Lapurdi eta Nafarroa Garaia mugakide ditu. Kanbo eta Donibane Garazi artean dago, muino baten kaskoan. Bazterrak zoragarriak dira eta herriko plaza inguruan arkitektura ongi zaindua da. Naturazaleek eta mendizaleek ikaragarri maite dute: Errobiko ur biziak, GR10 ibilbidea, Itsusi harrietako saia arreak. Eta Bidarraik bertako tradizioak eta legendak ere zaintzen ditu.

Non gaude ?

Bidarrai Errobi ibarreko herria da. Nafarroa Behererako ataria da Bidarrai. Donibane Garazi eta Kanbo 15 minutura ditu. Lehenak historia ondare ikusgarria du, eta bigarrenak berriz, terma establezimendu ospetsuak.  

Muino baten kaskoan kokaturik eta zeharo mendiz inguraturik, ikuspegi zoragarriak eskaintzen dizkigu. Herriko plazatik ageriko zaizkizue Iparlako ertzak eta ezpondak (labarrak). Horrekin batera, Artzamendi eta Baigura ere Bidarrairen eremuan sartzen dira eta ondorioz ibilbide andana izanen duzue hautatzeko. 

Haranean barna kurri doan Errobiko uretan urtero ur bizi zale anitz pasatzen da.

Natura eta kirol

Village nature et sportif

Bidarrai leku ezaguna da ur bizi, mendi ibilaldi eta mendi bizikleta zaleengandik.  

Nola diren gauzak ! Bidarraitik mendebaldera abiatuz, mendi bizikletaz bikain, Baztan erreka segituko dugu, Xumuxeraino. Hor batzen dira Aritzakun eta Urrizate errekak. Eta oraindik mendebaldera segituz, Nafarroa Garaian sartuak gara, eta beste Baztan batera heltzen gara. Aritzakun auzotik pasako gara. 70kadan herrixka hustu zen baina geroztik jendea bizitzera itzulia da.  

Bidarraitik, mendizale amorratuenek Iparla igo dezakete. Horretarako, Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen dituen GR10 ibilbidea segitu beharko dute. Herriko plazatik gehienez 3 oren behar dira kaskoraino. Kaskotik (1044m) aitzina segituz, Baigorrira helduko dira 7 oreneko ibilaldi baten buruan. 

Beti ere Bidarraiko plazatik abiatuz, Harriondoko itzulia egin daiteke: 4 oren. Itzuliaren gaineko aldera iritsita, Artzamendi eta Baigura ezin hobeki ikus daitezke, eta zerua argi baldin bada, itsasbazterra ere. 

Eta freskatzeko gogoa baldin baduzue... Bidarrai toki bikaina da rafting-a eta ur bizietako beste kiroletan hartzeko. Errobiko ur lasterrak bikainak dira.

Arizakun abandonatutako herrira egindako ibilaldia

Bidarraiko legendak

Les légendes de Bidarray

Photo
Photo : © OTPB Le pont Noblia

Bidarraiko zubiak

Herrira sartzean, Errobi gainetik dago harrizko zubi bat. Noblia zubia deritzo. Hemengo jendearen arabera, laminek eraiki omen zuten gau batez. Oinez soilik pasa daiteke errekaren beste aldera joateko. 

Eta bada beste zubi bat, Noblia zubiarekin nahasi behar ez dena. Errepide nagusitik ez da ageri. Hori Infernuko Zubia da. Legenda honek Debruarekin du zer ikustekorik. Legendaren arabera, debruak euskara ezin ikasirik eta atsekabeturik, bere buruaz beste egin omen zuen zubitik jauzi eginez.

Lezea Harpeko Saindua

Baina Bidarrain bada hirugarren legenda oso ezaguna, mendiko leze bati datxikona. Itsusi harri zolan dago: Harpeko Saindua. Legendak dioenez, egun batez, neska artzain gazte bat mendian galdu zen. Gurasoak haren bila abiatu ziren, baina leze txiki batean atzeman zuten harri bilakaturik. Dirudienez, harpearen sakonean den harri-orratzak larruko eritasunak senda ditzake. Beste batzuen arabera, Mariren aterpeetako bat omen da Harpeko Saindua. Bertara joateko GR10 ibilbidea segitu behar da.

Ur Bizi

La pratique des sports d'eaux vives

Egitaraua : gertaera nagusiak

Agenda : les grands évènements