Urkulu

Itzulia, Oinezkoa

Garaziko lepoetan jendea protohistoriaz geroztik ibiltzen da, Pirinioak iragateko leku pribilegiatua da. Leku horretan ibili den jende ugarien aztarnak ez dira beti ageri, baina beste batzuek iraun dute. Itxura desberdineko ibilbide labur horretan aberastasun historiko hori ikusiko duzu. Ibilbide labur baten ondotik lepo bakarrean trikuharriak, harrespilak eta gotorlekua ikusiko dituzu. Gero goratasuna hartu beharko duzu eta gisu-arroka zapaldu Urkuluko karsta ezagutzeko; gizakia baino aise lehenagokoa da. Zenbait metro igan ondoan Urkuluko dorrea agertuko zaizu. Izen bereko kaskoan da erromatar dorrea, eta arrunt molde harmoniatsuan nahasten da paisaiari. Ikuspegi ederra bada bertatik gune zabal horien gainera, non artzaingoak bizirik dirauen.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : SAINT MICHEL
  • Igoerako desnibela : +200m
  • Distantzia3.3km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h00
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Donibane Garazitik abiatzean, hartu D933 errepidea Baionara buruz, eta gero D301, “Donejakue bidea”. Harresietatik 150 m-ra, itzul eskuin D428 errepidean. Segi mendiko errepide hertsi horretan 18 km-tan, GR seinaleak segituz (gorriak eta zuriak). Donejakue bidea (GR65) errepide horretatik iragaten da nagusiki. Kasu ibiltari anitz baita. 2,7 km “Thibault” deitu gurutzean hartu eskuineko bidea. 100 m urrunago ibilaldiaren abiapuntuko aparkalekua baduzu, Arnoztegiko lepoan.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Soroluzeko lepoa

    Aparkalekutik segi hesia, 205 mugarritik hurbil, aska batera buruz. Askan itzul ezker mendi mazelan den xendrara heltzeko, desnibel doi batekin. Eskuin, ote larre baten ondotik, laster pagadi ederra atzemanen duzu Txangoa ibarxkan.
    1 km gabe, Soroluzeko lepora helduko zara, eta han historiako aztarnak ikusiko dituzu (trikuharria, harrespilak eta gotorlekua).

  2. Bi arroka handiak

    Lepo horretatik igan ezker, arroka-pareta batzuei buruz altxatzen den kasko borobilduan. Bazkalekua da, eta ez da bidexkarik ageri. 100 m urrunago xendra bat ageri da tarte laburrean, baina bide ona atxikitzeko parada eskaintzen du. Laugune belartsu baten ondotik, igoera zinez patartsu bihurtzen da. Zoaz arroka-pareten heinean diren bi arroketara.

  3. Harresiko pasagunea

    Arroka horietarik zoaz ezker eta igan arroka-paretetara heltzeko. Zoaz haien luzeran laugune belartsu batera heldu arte. Arroka-paretan pasagune bat bada ibilbidea segitzeko.


  4. Urkuluko dorrea

    Arroketara igan eta segi ezker maldan den harresi natural baten gainaldetik. Egon zaitez honen gainaldean 50 m-tan eta progresiboki urrundu zaitez eskuin hartuz. Hortik dorrea ikusiko duzu; segi ibilbidea ahalaz gune belartsuetatik. Laugune belartsua duen lepora helduko zara, justu dorrearen azpian. Ongi so egiozu lepo horri, ibilaldia bururatzeko berriz hortik ibili beharko baituzu. Segi eskuin arroka-paretatik iragan gabe. Hondakin batzuetatik iraganen zara, eta gero Urkuluko dorrera helduko.

  5. Arnoztegiko lepoa

    Gorago aipatu lepora itzuli ibilbide beretik. Zeharkatu laugune belartsua eta gero arroka gune laburra. Hasi jausten Arnoztegiko lepora buruz, eta han abiapuntuko aparkalekura helduko zara.

Helmuga