Tour d'Etchebar/Etxebarreko üngürua

Itzulia, Oinezkoa

Euskal Herriko herri txikienetariko bat : Etxebarre. Bostmendietako mendigunean kokatua, lasaitasunak ingurumenak hartzen ditu, eta han itzuli baten egitea goxo da. Jendetzatik urrun, abiatzea, Erbexeko oihanera eramaten gaituen bide zahar batetik egiten da. XIX. mende bukaeran Larraineko meategietara joateko, burdin meaz beteak ziren mandoek ibar hori segitzen zuten. Enbor gotordun arbola zaharrek, etxaldeetatik urrun den oihana osatzen dute, eta horrek ibilaldia basagoa egiten du. Malda baten ondotik, Zuberoako gune sekretu batetara, Bizai puntara iristen gara. Urrunago, Zalhagañeko puntako mendi mazela batean, ibarreko eta hurbil den Biarnoaren gainean bista zabal bat agertzen zaigu. Ezpeldoiko auzora eta bere disko formako oroigarrira jaisten gara.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ETCHEBAR
  • Igoerako desnibela : +550m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak
  • Distantzia12.3km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h30
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Atharratzetik, Lexantzütik pasatu. Autoa Etxebarreko herria gabe, 500m-tan, arrain-hazkuntzara doan bidegurutzea eta gero utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Aparkalekua

    Etxebarrera joan (ezkerreko lehen bidea ez hartu). Herria zeharkatu. Paretan markatua den gurutzean, ezkerreko pista/bidea hartu. Urrunago, goiti doan bidexka goxo bat bilakatzen da. Etxe baten ondoan pasatu eta pixka bat bidera jaitsi. Bidegurutzean, ezker hartu.

  2. Ibarrenborda

    Betoizko malda txiki baten ondotik, pista bukatzen da (jabego pribatuan ez sartu). Eskuineko bidexka hartu. Hau beti jarraiki. Desmaila hemen ez da hainbestekoa, eta orokorki malda goxoa da. Arretalepoako etxeko hondamenen aitzinetik pasatu.

  3. Bidegurutzea

    Hondamenetik hurbil da. Ezkerrean jaisten den bidea hartu. Erreka zeharkatu eta goiti joan, batzuetan Erbexeko oihanean bortizki iragan. Lepo txikiaren ondotik, agerian, eskuinean igotzen den bidexka hartu. Tontorrera iritsi baino lehen, begi-bistan diren harkaitz batzuen ondotik pasako zarete. Ondotik, kaskora arribatu aitzin, eskuineko mendi-mazelara joanen da.

  4. Bizaiko punta

    Soro zabalen gaineko tontorrean atzematen da. Bidexka, Obiageko bordara bortizki jaisten da. Honen alde gainean, hesi bat pasa eta mazelan, lurrezko pista bat aurkituko duen bidexkan segitu. Hau, Bosmendietako harrizko pistara iristen da. Ezkerrean batzuetan pistatik hurbiltzen den bidetik jaitsi. Mundrun bidea 300m-z hartu.

  5. Bidexka

    Ezkerrean bihurgune batean hartu. Hau, urrunago Alkornoa etxaldera arte oihan batean sartuko da. Jaisten eta mundrunatua den bidexka txikia hartu.

  6. Aparkalekura itzuli

    Ezpeldoi auzoko lehen etxea aitzin eta bidegurutze bat baino lehen, ezkerreko bidexka hartu. Ezkerrean, abiatze punturaino eramaten duen bidexka hartu. (Berterretxeren disko formako gurutze oroigarria, Ezpeldoiko etxetik hurbil atzematen da, bide bazterrean).

Helmuga