©

Spot de Sainte-Barbe

Santa Barbarako spota itsas harresiaren parean da, Donibane Lohizuneko badiaren iparraldean. Bista zoragarriak eskaintzen ditu: Jaizkibelera, Aiako harrira, Larrunera. Spot horretan surfatzeko, surflari trebea izan behar da, batez ere itsas harresiaren eskuinaldean, teknikoa delako. Itsas harresitik hurbil, take-off-a harrigarria izan daiteke. Uhain egokia sortzeko, sagailo sendoa eta itsasgora ezinbestekoak dira. Beste uhain mota bat ere sor daiteke: itsasbeheretik mareaerdira surfatu daiteke. Aski luzea eta tinkia da eta bikaina longboardentzat. Azkenik, erdian, beste ezker-eskuin tontor bat sortzen da. Orokorrean, spot horretan, kontuz ibili behar da arrokekin. Giroa, familiakoa eta lasaia da, zaindu beharrekoa.

Kokapena

Kokapena

Spot de Sainte-Barbe
Centre Ville
64500 SAINT-JEAN-DE-LUZ