Source de la Bidouze - Uhauko ur sorgia

Joan-etorria, Oinezkoa

Oihanpeko ibilbide lasaia da hau. Ondare natural joria ezagutzeko aukera ematen dio ibiltariari. Ibilbide honetako fauna eta flora aberastasun handikoak dira, hala nola okil gibelnabarra, adarluze alpetarra, pago ederrak eta hainbat iratze mota. Bitxikeria natural ugariez gain, euskal mitologiari buruzko panelek osatzen dute ibilbidea. Azkenik, Biduzeko iturburuetara iristeak eta mendi mazela zulatzen duen harpeko ur-begia ikusteak haur eta helduen begi gozamena ekarriko du.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : SAINT-JUST-IBARRE
  • Igoerako desnibela : +407m
  • Equipements et services : Piknika lekua
  • Distantzia9km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Donaixti-Ibarreko herrian, D918 errepidetik joan, Oskaxeko leporantz. Eztigar sagardo fabrikaren heineko errepidea hartu eta segitu 3,5 km-tan, ibilaldiaren abiapuntuko aparkalekura iritsi arte.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Oihaneko bidean

    Ibilaldiaren abiapuntuko aparkalekutik, ""Biduzeko iturburua"" bide seinalatutik joan. Zuhaitz mota anitzeko oihanpean ibili, 3 km inguru. Bidearen bukaeran, piknika gune bat dago, mahai batzuekin. Hor, erreka zeharkatzen duen zubixka bat dago.

  2. Biduzeko iturbururantz

    Erreka zeharkatu, eta mendian gora joan, bihurgunez bihurgune doan bidexkatik. Itzalpean dagoen bidexka eder honetan ibili, eta behereko aldean dauden ur-jauzi eta ur putzuen ikuspegiaz gozatu. Ezkerreko bihurgune gaizto batean, segitu zuzen ibarbide bateko arroka meta zeharkatzeko. Bidexka agerikoa da. Aitzina segitu, ezponda baten oinera iritsi arte. Hor, harpean, Biduzeko ur-begia dago. Itzulera bide beretik egiten da.

Helmuga