San Gregori

Itzulia, Oinezkoa

Ibilaldi eder honek, desberdina, San Gregori-ko kaperara pixkanaka pixkanaka goiti joanez, Urdiñarbeko herria zeharkatzen du. Oihanpe eta altitude ertaineko larreen artean pasatzen da. Aske diren behi eta zaldiak gurutza daitezke. Hegoaldean pirineoekin, Lanbarako ibarra (Urdiñarbeko auzo bat) eta iparraldean ordokiarekin, kaskoak sekulako 360°ko bista bat eskaintzen du. Tontorretik, hurbil den Gaztelüzarreko gune protohistoriakoa argiki agertzen da.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Ordiarp Heltzea : Ordiap
  • Igoerako desnibela : +410m
  • Distantzia10.7km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena4h30
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

D918aren bidez Urdiñarbera joan. Mauletik etortzerakoan eskuin, bereizketa selektibodun aparkalekua atzeman (Kalbegi bidea seinalea).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Kalbegiko bidea

    Kalbegiko bidea igo. Auzotegian, GR 78 (konpostelako bidea) utziz xuxen segitu. Ondoko bidegurutzean, Larzabaleko bidea eskuin hartu. Jauria etxaldea baino lehen GR 78 bidea berriz atzematen da. Etxalde aitzinetik pasatu eta lizar eta hurrondoz osatutako bidexka jaitsi. Kasu harriak lerrakorrak baitira ! Erreka bat zeharkatu (zubia) eta Landran etxaldetik hurbil, bidegurutzeraino goiti joan.

  2. Lanbarako bidea

    300m egin eta, eskuin hartu. Larretxart etxaldea baino lehen, oihanpean den lurrezko bidexkaren hartzeko ezker hartu. Erreka polit bat ibitik pasatu eta lepo txikian gurutzedun bidegurutzeraino igo. Ezkerreko lehen bidexka hartu. 400m egin eta, txakoste bat pasatu (zurubi txikia) eta eskuinean, GR 78 berri atzematen den lepo txiki eta zabaleko bidegurutzeraino igo.

  3. Bidegurutzea

    Bidegurutzetik 100m-z igo eta GR7ña eskuinaldean utzi xuxen bidexka horizontaleraino goiti joateko. Bide txikiaren harrapatzeko, ezker hartu. Ordokiraino bidean jaitsi. Bihurgunean, bidea utzi xuxen den lurrezko bidexkaren hartzeko (batzuetan lohitsua). Pentze baten saihetsetik pasatu eta Lanbarako bidea laster hartu. Zeharkatu eta San-Gregorirantz doan bide txikia hartu. Aintzirarako bidea eskuinean utzi. Kaskoan, kapera harresi itzalean piknika mahaiak badira. Beharrez, arkupe batek aterpean piknikatzeko ahala eskaintzen digu. Aldiz, ur gunerik ez da.

  4. San Gregoriko kapera (426 m)

    Kaperatik, hesi txikia pasata ezker hartu. San Antoniko kapera bistan ukanez lepo bateraino xuxen jaitsi. 250m-tan Gaztelüzarreko gune protohistoriakora igotzeko aukera bada (15min joan-jina). Lepoan, urasken ondotik, ezkerrean hegian den lehen bidea ez hartu. Ongi markatua den bigarren bidexka hartu non uraskadun iturri baten ondoan pasatzen den. Bidexka oihanera sartzen da, Urrütiagerria etxalderaino jaisten den pista bat da. Laborantza eraikinen artean pasatu eta mundrunatua den bide txikia xuxen segitu laster igotzeko bidea atzemanen baitu.

Helmuga