San Antoni

Itzulia, Oinezkoa

Itzuli honek, ongi bizirik den laborantza mundua deskubriarazten digu. Ibar zolan engranatzen diren etxaldeak, larre anitzekin beti aktibo dira. Oihanak eta mendi ertainetako larreak zeharkatuz, agro-artzaingoaren kultura hori hobeki ulertzen da. San Antoniko kaperak, udazkenean uso ihizirako famatua den Oskaxe lepoa gainetik so egiten du. Tontorretik, Zuberoa, Basabürüko mendi, Arbailetako mendigune karstikoa eta Baxe Nafarroaren gainean bista harrigarria da.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : MUSCULDY
  • Igoerako desnibela : +530m
  • Distantzia11.8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena5h00
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

D918an Muskildiko herrira joan eta autoa hilerri parean den aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Hilerri pareko aparkalekua

    Aparkaleku pareko seinaletikan, Arrokain etxaldearen bidea segitu. Zubi bat pasatu eta Barretxea etxaldearen ondotik, eskuin hartu. Arrokain etxaldea eta gero, Bedaxagar etxaldera arte xuxen segitu. Bide mundrunatuaren bukaera da.

  2. Bedaxagar etxaldea


    Etxaldeko eraikinen gibeletik pasatzen den harrizko bidexka ezkerrean hartu. Haritz pedunkuludun oihan batera sartu aitzin kanadar pasabide bat iragan. Bihurgune batzuen ondotik, pista oihanetik ateratzen da eta lepo zabal baterantz doa. Hor konpostelako GR78 a batzen dugu.

  3. Ehüsako lepoa 551m

    Lepoan, Elaudiko tontor biribila ezkerrean utzi, eta larre ederren artean, gain-ordokian eskuin hartu. Abereentzako hespilaren ondotik, GR78 a utziz, Donaixtira buruz eskuin hartu. Arbailetako mendigune kareharritsuaren gainean bista ederra. Pista kaskoraino pixkanaka-pixkanaka igotzera doa. 360°ko panorama alimalekoa da : Ühaitzako ibarra, Biarnoko mendiak, Basabürüko ibarra, eskuinean Arbailetako mendigune karstikoa, Baxe Nafarroako tontorra, Pagolako herria eta Landesetako mugetaraino Iparraldeko ordokia.

  4. San Antoniko kapera 705m

    Kapera aitzinetik pasatu, eta azpian den gurutze handiraino joan. Ordoki bateraino, kaskoan den bidexka segitu. Harkaitz baten ondoan den pista zeharkatu eta eskuin hartu harresia saihetsetik segitu beharko baita. Larreetatik gaindi, bidexkak muino handi bat zeharkatzen du pago batzuengana jaitsi aitzin. Ordoki bateraino, harresi baten azpian lurrezko pistan xuxen segitu.

  5. Hesia

    Hesia aitzin, jaisten den eskuineko bide hutsa hartu. Usotegi ondoan pasatu. Horiek pasatuta 400m-tan, ezkerrean etxalde bateraino jaisten den pista hartu.

  6. Eiheregia etxaldea

    Eraikinen saihetsetik pasatu eta ezkerretik jaitsi aparkalekura eramaten duen bide mundrunatuaren hartzeko.

Helmuga