Pic des escaliers/ Eskaleta

Itzulia, Oinezkoa

Harsüdürrak Zuberoa eta hurbil den Baxe Nafarroaren gainean bista ederra eskaintzen du. Protohistoria geroztik, arbasoak haien saldoekin hortik pasatzen ziren. Aizkorak zorrozteko erabiltzen zen leungailua garai horren lekuko dugu. Bidexkak, Arthanolatze lotzen duen tontor zabal batean, arroila sakonen gainean bista harrigarri bat eskaintzen du : alde batetik Iratiko oihana eta bestetik Pirineo mendilerroko lehen 2000-m ko Orhiko punta. Zuberoako Iratitik abiatuz, naturaren ikusgarri horren ez huts egiteko, ibilaldi eder hau aro ederra delarik egin behar da.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : LARRAU
  • Igoerako desnibela : +505m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea), Ur-gunea
  • Distantzia9.1km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Larrainetik eta Organbidexkako lepotik edo Mendibe eta Burdinkurutxetako lepotik Iratiko etxoletako harrerara joan. Autoa harrerako aparkaleku handian utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Bagargiako leporantz

    Bide nagusia utzi eta metro batzuentzat lepoetakoa hartu. Harrera eraikin izkinean, segidan ezker hartu, « Arlas 1 – Arlas 2 » seinalea. Pista hau segitu. Lepo ondoan, jausten den pista hartu eta Mendi-etxearen aitzinetik pasatu. Bagargiako lepoan bidea zeharkatu eta ostatuaren ezkerretik iragan. Azken mendi-etxeetara igotzen den pista nagusia jarraitu. Hau azken etxolara arte (« Shroth 4) berriz ezkerrera bihurgune bat markatuz jausten da. Aitzintik pasatu.

  2. Iratzabeletara buruz

    Bidexka mendi-etxe izkinean atzematen da. Hau oihanean erortzen da. Iratzabaletako lepoan itzulika eskuinean igotzen den GR10 a hartu (gorri eta xuria), maldatsua hastapenean eta muino batera iristen da. Tiro guneen aitzinetik pasatu.

  3. Bidegurutzea

    Azken aldapan agertzen da ; GR-a utzi eta tontorreraino xuxen segitu. Hori baino lehen, tontorreko leheneko pista baterantz eskuin hartu. Larraineko herriari buruz bista harrigarriko aitzinatze bat da. Kasko nagusia tontorrarekiko bigarren mailan baita, gibelean utziz segitu.

  4. Harsüdürra

    Tontor honetan segitu. « Lepo Txipia »-n GR10a gurutzatu eta segitu. Igotze arin baten ondotik Arthanolatzeko mendi-mazelara arte jautsi. Punta hortara tontorretik goiti joan. Hor ibilaldiaren bigarren eta azken parte maldatsua da.

  5. Arthanolatzeko kaskoa

    Baxe-nafarroa, Xardeka eta Mendibeleko punta eta haien arroila maldatsuen gainean panorama ederra. Iratiko etxolak eta Orhiko puntan begiztatuz, lepo eder bateraino ezkerrean behera joan. Harrizko mendi-adar baterantz berri igo aitzin, ezkerrera joan eta ola baterantz eta pistaren bukaerarantz doan bidea segitu.

  6. Murrolatzeko ola

    Lehen bihurgune markatua baino lehen, pista segitu, eta hau utzi bidexka batean tontor jaustearen juntatzeko. Beherean, Iratzabaletako lepora arte ezkerreko pista hartu (lehenago hartua izan dena). Goxoan igotzen den GR10 pista segitu. Bidean arribatuta, 600m-rentzat ostatu ondoan, Bagargiako lepora iragaiteko eskuinean hartu. Hastapeneko pistatik pasatuz, aparkalekura itzuli.

Helmuga