Usaiako bideetarik kanpoko ibilaldi hau Bunuzeko herri ederretik abiatzen da. Artzain-mendiak ezagutzeko aukera ematen du, eta ikuspegi ohargarria eskaintzen du Larzabale inguruko bazterretara eta Biduzeko iturburuetara. Bunuzeko herriaren berezitasuna da D918 errepideak bitan zatitzen duela. Horregatik, Herriko Etxea elizako auzotik nahiko urrun dago. Ibilbide hau elizan hasten da. Abiatu aitzin, bisitatu elizaren kalostra, non 3 hilarri zahar ikus baitaitezke.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : BUNUS
  • Igoerako desnibela : +367m
  • Distantzia8.8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h00
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Larzabaleko herritik, hartu D918 errepidea, Maule-Lextarrerantz. 4,3 km urrunago (Bunuzeko Herriko Etxean), hartu ezkerrera, elizaren auzora joateko errepidetik. Ibilaldia han hasten da. Autoa elizaren azpian dagoen aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea

    Eliza eta pilota plazaraino igo, eta, gero, jarraitu etxeen artean ezkerrera doan errepide ttipitik. Errepidea lehenik patar eztian igotzen da, baina gero patarra anitzez ere zutagoa bilakatzen da.

  2. Mendi mazelan

    Errepidean 1,05 km ibili ondoan, ibilbideak landaredi trinkoz bazterkaturiko bide batetik jarraitzen du, beste 250 m-tan.
    Landaredia bakantzen delarik, joan ezkerrera, bidexka ttipi batetik. Hola, mendi mazelan ibili, 1,8 km.

  3. Gailurrera igotzea

    Orduan, ibilbidea bide harriztatu batera iristen da. Joan bide horretatik, eskuinaldera eta gorantz. 500 m urruntxeago, bidea Othegañeko tontorreraino (516 m) doan kasko borobildu eta belartsu batean zabaltzen da.

  4. Mendi gainak

    Jaitsi Hegiharitzeko eta Pentzezabalako gailurretarantz. Horretarako, bidexka ttipi-ttipi bat segitu behar da. Bidexka hori, lehenik, 471 m-ko lepo batera jaisten da, eta, gero, berriz igotzen da; orduan, aipatutako bi gailurretatik hurbil pasatzen da.

  5. Herrira jaistea

    Pentzezabalako punturik gorenaren azpian, autoz ibiltzeko moduko bidegurutze bat aurkitu. Jaitsi eskuinerantz doan bidetik. Bidea, berehala, mundrunatutako baina andeatutako errepide bilakatzen da. Bihurgunez bihurgune jaitsi, Bunuzeko elizaren auzora iritsi arte.

Helmuga