Olhadübi, par la passerelle d'Holzarte

Itzulia, Oinezkoa

Itzuli eder honi esker, euskal arroilak gainetik so egiten ahal dira. Olhadübiko uhaitzak duela 80 milioi urte sakondurik, Holtzarteko arroilek 100m eta 300m arteko sakontasuna dute, eta Euskal Herriko harrienetariko bat dira. Bestalde, « Holtze arte »-k « horma arte » erran nahi du. Bidexka batek, batzuetan maldatsua dena, 1925an oihanaren erabiltzeko italiarrek eraikitako zubira eramaten du. Bere zeharkatzea arriskurik gabeko memento bat da, baina batzuek begiak hesten dituzte hala ere. Pista zahar batek arroilen alde gainera eramaten gaitu. Ondotik, bidexka eder bati esker, Zuberoa gaineko artzain mundua ikusten dugu. Larraineko mendien gaineko bista, euskal kostaldetik den lehen 2000m-ko Orhiko punta barne, harrigarria da. Mendeetako arbolazaleak, Holtzarte, paradisu txiki bat da.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : LARRAU
  • Igoerako desnibela : +690m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia13.6km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena6h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Atharratzetik, Larraineko bidea hartu eta herrira arribatu aitzin (3km) "Logibar" ostatua eta zubiaren ondotik, ehun bat metroz ezkerrean den pista hartu autoa aparkalekuan uzteko.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Holtzarteko zubirantz

    Uhaitz bazterretik abiatu. Bidea horizontala da. Ur-jauzi baten gainean ematen duen zubi bat pasa eta, bidexkak desmaila gutxirekin segitzen du. Bihurgunetik ateratzean, batzuetan malda azkarrekin laster igoko da. Kable txiki baten bidez, bidea heze baita, goxoan ez diren pertsonentzat laguntza bat eskaintzen zaie. Agerian, malda gaitzak segitzen du. Oihanpera sartzean, dena lasaitzen da eta bihurgune markatu baten ondotik, Holtzarteko zubia agertzen da. Uhaitza 180m beherago atzematen da... zeharkatzeko, arazorik ez. Bidexkak ondotik malda erregularrarekin segituko du.

  2. Ordokia

    Pista zahar baten ordokia. Ezker hartu. Aski zabala, arbola azpian eta desmaila gutxikoa, pista horrek arroila, gainetik so egiten du.

  3. Olhadübiko zubia

    Zubia zeharkatu. Ez ahantz hurbil den ber izeneko olara joateko joan-etorria egitea. Laster agerian pasatzen den bidexkan segitu. Gune heze baten ondotik, Ardakotxiako ordoki eta larreetara pixkanaka igotzen da. Bidexkaren jarraian den pista handian segitu. Goxoan jaitsiko da. 2km-z jarraitu.

  4. Logibarrera sartu

    « Logibar » seinalea segituz, ezkerrean behera doan bidexka hartu. Laster hesi bat pasatu eta arbola azpian kilometro batez segitu. Pista bukatu aitzin, ezkerrean igotzen den bidexka bakarra hartu. Agerian pasako da, egiazki jaitsi aitzin. Oihanean, aparkalekura arte sigi-saga segituko du.

Helmuga