Markigarro

Itzulia, Oinezkoa

Gerezietako elizako lur muinotik, gaur egun Lekorneko herria den lurralde honetako Garro jaun zaharrek ukan zezaketen aura berehala sumatzen dugu. Ibarraren erdian hupaturik, Baigura mendiaren parean, jauregiak aldi berean agintea eta babesa iradokitzen ditu, nahiz eta laborantzari eta baratzegintzari buruz itzulia den gaur egun. Patarrean kokatutako herrixka horretatik, ibilaldi freskagarri baten egitera joanen zara udako egun beroetan. Oihan batean jaitsi arau, non haritz eta gaztainondo batzuek hamarraldi zoriontsuak daramatzaten, Arhan errekaren freskotasunak urratsez urrats harrapatuko zaitu eta atseden hartzera gomitatuko. Frantsesez “la Joyeuse” deitzen zaio, hots, alaia: turrustatxo kantagarrietan isurtzen delako edo bere oihanak txori ugari aterpetzen dituelako? Azalpen hobeago bat aurkituko dukezu?

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Mendionde
  • Igoerako desnibela : +120m
  • Distantzia3.6km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena1h15
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Hazparnetik, Donapaleu eta Donibane Garaziko norabidea segitu (D22). 4 km urrunago, errepidea Lekuineko bazterretik doa; Donapaleuko errepidea ezker utzi eta zuzen segitu Lekorne eta Heleta aldera (D22). 2 km urrunago, Gerezietako elizarantz eskuin hartu (seinalatua). Herrixka bihotzeraino igo eta, karrika hertsietatik, eliza ondoko aparkaleku ttipira heldu.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Gerezietako elizatik Arhanera

    Karriketan zehar, Gerezietako elizatik jaitsi (226 m) elektrika gune eta ur-bilketa baten artean kokatutako bidegurutzeraino. Orduan, eskuineko karrika hartu 150 m-tan eta, gurutze itxurako bidegurutzean, ezkerreko karrika segitu 100 m-tan. Harriagako harrizko gurutzean, errepidea utzi, ezkerreko bide belartsua hartzeko, etxe baten bazterrean. Laster, bidea oihanpean sartzen da eta ibarrera jaisten hasten da (zure gibeletik atexka hetsi). Gaztainondo lodi batzuen azpitik ibili, pentze hesitu baten bazterretik, eta oihanera jaitsi bi bihurgune zabal segituz (eskuinetik datorren bideari kasurik ez egin).

  2. Arhan ibarra

    Ibarrean zarelarik, bidea Arhan errekatik hurbil-hurbil iragaten da eta Y itxurako bidegurutzera heltzen (110 m): orduan, igotzen den ezkerreko bidea hautatu. Bihurgune bat marrazten du eta beste bidegurutze batera heltzen da: aldi honetan, eskuineko bidea hautatu, errekatik ahal bezain hurbil egoteko. Haritz zaharreko bidexkatik iragan ondotik, berriz ere gora joan. Puntu gora batean, ezkerretik datorren bidexka ttipi bati kasurik ez egin, eta zuzen jaitsi, bi haritzen artetik. Pentze baten gainean, xeila baten gainetik iragan zaitezke zurubi bati esker; zuzen segitu bide nagusian.

  3. Gerezietara itzultzea

    Bigarren xeila bat pasa ondotik (berriz hestekoa), Etxetoa ederraren ondoko errepidera iritsi (atalburu zizelkatua). Mundruna berriz igo ezkerraldera Gerezietara itzultzeko. Etxalde baten ondotik, bide batek hartzen du errepidearen segida. Gainaldean, azkenean, mundrunezko zati batek elektrizitate gunea eta ur-bilketa arteko bidegurutzeraino eramaten zaitu. Karriketatik azken indar bat elizaraino igotzeko.

Helmuga