Le sentier des sommets

Itzulia, Oinezkoa

Azkaineko herriaren bihotzetik abiatu, pilota plaza eta hilarrien artean, Larrungo mendigunea inguratzen duten lehen muinoetarako norabidean. Beti erraz diren bideak kasko borobildu irekien eta panoramikoen gainean dabiltza, euskal ikuspegi tipikoak ikustera ematen dituztelarik: pareta zuriko herri eta herrixkak, pentze berdeko ingurumenean, Larrungo harri gorriko arditegiak, urdin sakoneko zerumuga atlantikoa. Bizkarzungo lehen mendixkatik, onartu behar da ez dakigula burua zer zentzura itzuli, hain ikuspegi zabala den zerua argi-argia delarik. Donibane Lohizuneko badiak eta Zokoako gotorlekuak gure eskumenean direla dirudite, Larrungo edo Jaizkibeleko antenak bezala. Gailur hori utz ezazu damurik gabe, ikuspegi honek ez zaituelako utziko itzuli osoan, eta gainera ondarezko aurkikuntzez aberastuko da.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ASCAIN
  • Igoerako desnibela : +480m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea), Ur-gunea, Komunak
  • Distantzia10.2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Donibane Lohizunetik (A63 autobideko 3. jalgibidea), D918 segitu Azkaine eta Senpereko norabidean. Azkaineko hiri-barnera heldu eta ibilgailua eliza gibelean utzi (P1 aparkalekua) edo hurbil seinalatuak diren beste aparkalekuetan.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Azkainetik Bizkartzunera

    Elizako aparkalekuaren beherean (P1), hilerriko karrika segitu ezker, eta eskuineko lehen karrikan itzuli (pilota plaza eta Santa-Maria eskola artean, P2 norabidean). Arraioa karrika igo bururaino. Gainean (Arraioa etxaldea), bide sakona hartu (“gailurren bidexka” geziz seinalatua). Y itxurako bidegurutzera heltzen da, ubide ttipi batetik hurbil: ezker jaitsi erreka zeharkatzeko (zubixka) eta beste hegian, bide zabal eta harritsuan igo. Igotzen den zeharkatzearen ondotik, bigarren bihurgunean bidea utzi, parean duzun bidexkan igotzeko. Beste bide bat mozten du eta zuzen segitzen du pareta apal baten luzeran. Isatsen artetik ibili gailurreraino.

  2. Bizkartzunetik Zuhalmendi lepora

    Bizkartzungo gailurretik, etortzen zaren lekura itzuli pareta apalaren oinean den bidegurutzeraino: ezkerrera joan eta Martinhaurren bordaren aitzinetik iragan, haritz eder baten oinean. 50 m egin bide zabalean, eta Y itxurako bidegurutzean, eskuineko bidea hautatu. Muinoaren hego mazelan erregulartasunez igo. Gurutze bat eta harri grabatua den laugunean (Larrunerako ikuspegia), parean den bide harriztatuan segitu, eta laster eskuinaldera, kasko borobildu zabalean segitzeko. Kintoa euskal zerriei buruzko informazio gunearen ondotik iragan.

  3. Zuhalmendi lepotik Nausien lepora

    Zuhalmendi lepoaren bidegurutzean, eskuineko bidetik jaitsi (euskal zerritegiak). Lehen ibarxkan, ezkerreko bidexka utzi eta eskuin segitu pinuen azpiko bidetik. T itxurako bidegurutzera jaitsi (40 eta 41 lursailen artetik): ezkerrera joan. Hareatsua eta laua, bidea bigarren ibarxka oihantsu baten hondora iristen da (errekasto); bidearen jarraikitasunean egon, eskuinaldean. Lau bideetako elkargunerantz doi bat igo: oihan batean igo ezkerraldetik. Landa aitzin, eskuineko bidexkan segitu. Pinuen azpitik iragaten da eta tontor-lerro panoramiko batera heltzen. Eskuinaldera jaitsi tontor-lerroko bidexkan.

  4. Esnaur eta Azkainera itzultzea

    Jaitsiera zuzen batetik, D4 errepidetik hurbil den lepora iritsi (aparkalekua): parean den Nausienbordako errepidetik igo. Etxaldera heldu zarenean, biltegiaren ezkerraldetik jaisten den bidexka segitu. Hesi baten bazterretik doa eta eskuinera igotzen da isatsen artetik. Patarrean, 90°-tan itzultzen da ezkerrera, eta Esnaur muinoaren zati zutenean igotzen da (pasarte akigarria). Gailurrean, ozeanoaren parean, zure eskuinean jaisten den bidexka hartu. Laugunearen heinean (mendixka ttipi bat eskuin), ezkerrera itzuli Azkainera doan bidexkaren jarraikitasuna aurkitzeko. Beherean, parean den oihanean sartu eta, atexka eta gero, segidan mundrunean eskuinera jaitsi. Arraioko etxaldea berriz topatu eta Azkaineraino jaisten den karrika ezkerrean.

Helmuga