Larraldota

Itzulia, Oinezkoa

Biduze errekaren gainaldean den goi-ordoki eguzkitsuan, Erangoko herria pareta zuriko herria da, biziki ondare ederrekoa. Donejakue bideko geldialdi historikoa da Erango, Tourseko bidean (via turonensis), eta ospitale-priore etxeari esker sortu zuen bere ospea; XIII. mendeaz geroztik beilariak hartzen zituzten bertan. Zenbait etxe gotor ere badira, lehen jendeak errezibitzen ziren bertan; so egiozu arkitektura xeheari. Herrian, elizari beha egon zaitez, arkitektura erromanikoa eta gotikoa (ganga eta kapitela) nahasiak dira. Xendretan gaindi inguruetako mendixketako oihanetan airea hartzen ahalko duzu, eta ehunka urteko haritzondoak ikusi; Biduzeko haranean lasaitasuna eta freskura kausituko dituzu.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • HelgarritasunaMugikortasun murriztua dutenentzat helgarria
  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Arancou
  • Igoerako desnibela : +245m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak
  • Distantzia8.6km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h30
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

A64 autobideko 6. irteeratik (Peirahoradako irteera), segi Bidaxunera buruz (D19). Bidaxuneko biribilgunean (Agaramont familiaren gaztelua) zoaz ezker D936 errepidera Salbaterra Bearnora buruz. 6 km-ren buruan, itzul eskuin Erangora buruz (D256). Pilota plazaren eta Bourthaïre landetxearen ondoan utz ezazu autoa (badira leku zenbait ezker, landetxearen gibelean).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Erangotik Garai auzora

    Bourthaïre landetxeko plazatik, pasa zaitez errebotearen eskuinetik; xendra puska bat bide mundrunatura doa. Bilketa gunean jautsi paretik mundrunaren gainean. Harrobiaren bidegurutzean (kasu, kamioiak atera daitezke) zoaz parera laster Garai auzora igaten den errepidera.

  2. Garai auzotik Sagorre tontorrera

    Garai auzoko bidegurutzean, segi pareko bide mundrunatuan; Larraldotte bidea da. Jautsi Louhirasse errekaraino; erreka iragan ezazu harri mokorren gainetik (edo 50 m gorago den zubixkatik). Beste aldean, igan zaitez oihaneko bide zabaletik. Zoaz eskuin lehen bidegurutzean eta igan oihanean gaindi, malda zutean. Le Coudain tontor oihantsuan (usotegia parean), itzul ezker eta atera oihanetik haritzondo eder batzuen azpitik iraganez. Segi agerian den bidetik, mendixka kaskoko pentzeen bazterretik (bide zati mundrunatuak).

  3. Sagorreko kaskotik Larraldottera

    Sagorre kaskoan, T formako bidegurutzea (ikuspegia mendien gainera): hartu eskuineko bidea (Las Carbouèreseko bidea). Jauts beti zuzen Biduzeko haran zabalera heldu arte. Beherean, bidegurutzean, zoaz eskuin Carbouèreseko hondakinen bazterretik (iturrittoa) eta ibil zaitez errekaren eskuin bazterreko bidexka bakarretik. Betoizko ibia iragan ezazu Louhirasse errekaren gainetik, eta bidegurutzea baino 100 m urrunago Larraldotteko hondakinetara helduko zara.

  4. Larraldottetik Erangora

    Larraldotteko hondakinetan (ez dira kasik ageri laparren azpian) (Biduzera helduko zara 50 m-tan ezker), bidegurutze bikoitza atzeman ezazu: itzul eskuin eta segidan ezker goranzko bide baten segitzeko Arranbide oihanean gaindi (haritzondo ederrak). Gainean, atera zaitez bide baten bihurgunean (Couyoulako bidea); bide horren eskuinean ibiliko zara. Bidea goratasunean pasatzen da, eta Garai auzora jausten urruneko ikuspegia lagun. Aterpearen parean itzuli ezker herrira buruz, joatean hartu errepidetik.

Helmuga