La Croix des Anglais

Itzulia, Oinezkoa

Itzalpean eta leku errazean ibilaldi bat egin nahi duzu? Horra! Zoriona kausitu duzu!
Ingelesen Gurutzeko ibilbideak askotariko paisaiak eskaintzen ditu, batzuetan ikuspegi ederrekin mendietara eta besteetan udan zinez gustagarriak diren oihanpeko ibilaldi zati anitzekin.
Ibilbidearen bukaeran ikusten den harrizko gurutze batetik hartzen du izena ibilbideak. 2,50 m-ko altuera du gurutzeak, eta “1713” inskripzioa darama, Espainiako Ondorengotza Gerran preso izandako eta eraildako ingeles soldaduen omenez. Gerla horretan, 1701 eta 1714 urteen artean, koalizio europar baten aurka borrokatu ziren Frantzia eta Espainia.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : USTARITZ
  • Igoerako desnibela : +171m
  • Equipements et services : Piknika lekua
  • Distantzia9.3km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Uztaritzetik, joan D250 errepidetik, Senpererantz. Oihanean sartu baino lehentxeago, aparkatu eskuinaldean, orientazio mahaiaren aparkalekuan.
Senperetik, joan D3 errepidetik, eta, gero, D250 errepidetik, Uztaritzerantz. Oihanetik ateratzean, aparkatu ezkerraldean, orientazio mahaiaren aparkalekuan.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea errepidean

    Orientazio mahaiaren aparkalekutik, errepide bazterretik ibiltzen hasi, Uztaritzerantz. 700 m urrunago, bidegurutze batera iritsi.

  2. Beheranzko bidea

    Joan eskuinera, eta errepide honetan 750 m ibili. Orduan, errepidea bide bilakatzen da. Jaisten segitu, ibarxkaren barneraino.

  3. Oihaneko bidea

    Biratu eskuinera, eta bide berri horretan 70 m ibili. Ezkerreko zurezko zubixka zeharkatu eta oihanetik atera. Segitu zuzen, iratzeleku bat zeharkatzen duen bide batetik, eta 150 m ibili. Iratzelekua pasatu eta berehala, bidea berriz oihanean sartzen da, eskuinerantz. Oihaneko bide horretatik jarraitu, 1,1 km ibili, eta, azkenik, beste bide batera iritsi!

  4. Oihana

    Joan eskuinera eta jarraitu bidetik. Bidea igotzen hasten da, eta laster bidegurutze batera iristen da. Joan berriz eskuinera, bide berritik. Bide hori oihanean barna doa, eta erreka batera iristen da.
    Erreka ibitik iragan ondoan, beste bide batera iritsi. Bide hori ezkerrerantz segitu behar da. 100 m urrunago, xeila bat pasatu.

  5. Kapera

    Xeilaren ondotik, berehala, joan eskuinera bidexka arras ttipi batetik. Bidexkan jaitsi, zubixka batera iritsi arte. Gero, pentze baten bazterretik ibili, Otsantzeko kaperaraino. Kaperaren ondotik, berehala, etxeen itzulia egin, eskuinetik. Errepide ttipi batera iritsi. Errepidea patar eztian gora doa. 1,5 km ibili, eta D3 errepidera iritsi.

  6. D3 errepidearekiko paraleloa den bidexka

    D3 errepidea baino metro batzuk lehenago, joan eskuinera, etxola baten gibelean hasten den bidexka diskretu batetik. Bidexka ttipi batetik jarraitu, oteen eta D3 errepidearen bazterreko zuhaitzen artetik, errepidetik hurbil. Hortik segitu, bide batera iritsi arte. Bidetik jarraitu, ezkerrerantz. 200 m urrunago, D3 errepidea baino lehentxeago, joan eskuinera, errepidearen bazterretik doan bidetik. D3 eta D250 errepideen arteko bidegurutzeraino ibili.

  7. Ingelesen Gurutzea

    Errepidea baino metro batzuk lehenago, joan eskuinera beste bidexka atsegingarri batetik, D250 errepidearen bazterretik. Ingelesen Gurutzera iritsi.

  8. Aparkalekura itzultzea

    Gurutzea bisitatu ondoan, bide beretik itzuli, aparkalekuraino.

Helmuga