Kaskaborro

Itzulia, Oinezkoa

Mendi azpiko ingurune aniztuneko ibilbide polit bat da. Soroak haien bordekin, basoak, haritz kunkunsdun iralekuak eta errekak non eiherak eraikiak izan diren ahantzi gabe, denak bata bestearen ondotik heldu dira. Alde desberdinetako euskal agro-artzain kultura aberats hori errazkiago gureganatzen ahal dugu. Bistak parte hartzaile dira ere : Arbailetako mendigune karstikoa hurbil da, flysch mendixkak, Maidalenako kaskoa eta Basabürüko mendiak.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : IDAUX-MENDY
  • Igoerako desnibela : +250m
  • Equipements et services : Komunak
  • Distantzia9.5km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h30
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Idauze mendi, bi auzo bateratzen dituen herria da. D147 an, bidegurutzean (Idauze eta Mendiren erdi bidean) autoa Herriko etxe eta eskolatik hurbil den aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Idauze Mendiko herriko etxe eta eskola

    Zaldiketa zentro aitzinetik bidea hartu (seinalea aparkalekutik hurbil). Zentrotik 250m-tara, elizarantz doan karrika txikia hartu. D147 a zeharkatu, 50m-z jaitsi eta Aphurhura errekara jaisten den bide txikia hartu. Zubia zeharkatu. Lehenago, ezkerraldean, eraikin gotor bat ikus daiteke, hau Xamalbide eihera zaharra da. Bidea segitu eta ezkerrera igo. Laster, oihanean sartzen gara. Bide mundrunatuaren bukaera da.

  2. Bidegurutze hesiduna

    Eskuin hartu eta bide harritsuan, haritzondoen itzalean pixkanaka igotzen den pista nagusian muino txiki bat arte segitu. Bidegurutzean, ezker hartu. Bidexka goxoki jaisten da, soro bazterretik pasatzen da berriz igo aitzin. Hau Altzürükü eta Urdiñarbe lotzen dituen bide mundrunatu batetara iristen da.

  3. Bidegurutzea

    Altzürükürantz ezker hartu eta 500m-z bidea segitu. Malda baten azpian, bihurgunea aitzin, ezkerreko harrizko pista ona hartu. Iraleku eta haritz kunkus leku batera iristen gara. Eskuinaldean, Arbailetako mendigunea ikusten ahal da, eta aski hurbil, saien labarra. 500m-ren ondotik, haritz kunkus sorta baten ondotik, ezkerreko bidea hartu. Ordoki batean, 300-m urrunago, jaisten den eskuineko pista hartu. Bidexka laster erreka bazterrean da. Xuxen segitu. Bidegurutze batean, zubi bat gabe 50m lehen gelditu.

  4. Zubia aitzineko bidegurutzea

    Aldapatsuak diren pasarte batzuekin, ezkerrera igo. Soro bazterreko malda goxo baten ondotik, bidegurutze batera iristen gara. Mundrunatua den eskuineko bide txikia hartu. Hau igotzeko ibilbideari lotzen zaion bidegurutzeraino segitu.

  5. Bidegurutze hesiduna

    Igotzeko hartu duzuen bidetik jaitsi eta aparkalekura joan. Zubi eta Xamalbide eihera ondoan, igotzerakoan ikusi duzuen piknika mahaiari pentsa. Mendiko eliza eta bere zeinutegi kalbarioaren gainean bista interesgarria da.


Helmuga