Hoxahandia

Itzulia, Oinezkoa

Ordokiaren eta mendiaren mugan, Iholdiko herri lasaia mendi ibilaldi eder honen abialekua da. Ondare historiko aberatsa dago herrian, hala nola Elizabelar jauretxea edo Oltzeko gaztelua. Urtaroaren arabera, ibilbidean behiak, pottokak, ardiak edota saiak ikus daitezke. Izan ere, euskal mendiak artzaintzarako eremu egokiak dira, eta ondorioz muinoetan artalde anitz ibiltzen dira. Ibilaldiko saririk onena, zalantzarik gabe, Euskal Herriko mendi anitzetara dagoen ikuspegi zoragarria da, haietan Orhi mendia edo Iparlako mendilerroa.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Iholdy
  • Igoerako desnibela : +468m
  • Distantzia11.2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena4h00
  • ZailatasunaErtaina

Nola etorri?

Joan Iholdiko herrira eta autoa utzi lakuaren ondotik ezkerraldean dagoen aparkalekuan.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea

    Lakuko aparkalekutik, joan ezkerrera, herritik ateratzen den errepidean. Metro guti batzuk ibili eta errepideen bidegurutze batera iritsi.

  2. Bista ederreko errepidea


    Joan ezkerrera eta jarraitu errepidetik, 1,4 km inguru.
    Errepide honek ikuspegi ederrak eskaintzen ditu herrira eta inguruetara.

  3. Leporantz doan bidea

    Bidegurutze horretatik, patar zutean igotzen den eskuineko errepidetik jarraitu.
    400 m urrunago, errepidea bide bilakatzen da. Mendi mazelan jarraitu, patar eztiagoan, lepo batera iritsi arte.

  4. Gailurrera igotzea

    Metalezko korralearen ondotik, berehala, joan eskuinera. Ondotik, gora joan, batzuetan nahiko zuta den patarrean. Hoxahandiako gailurrera iritsi (577 m).

  5. Tontor-lerroa

    Gailurrean, ikuspegi oso ederra dago; besteak beste, Orhiko gailurra edo Iparlako mendilerroa ikus daitezke. Hasi jaisten, tontor-lerroari jarraituz, hego-mendebalderantz. 500 m urrunago, joan ezkerrera, tontor-lerroa uzten duen bide batetik. Hala, tontor-lerroaren behereko aldetik pasatu.
    500 m urrunago, bidea agerikoagoa da, baina kaotikoagoa ere. Segitu jaisten, eta 100 m urrunago, joan bide berri batetik.

  6. Jaitsiera zuta

    Joan eskuinera. Mendi mazelan aitzina segitu eta 250 m ibili. Orduan, Hiruraitzetako lepora iristeko, jaitsiera zati labur baina zut-zuta dago.

  7. Oihaneko bidea

    Lepoan, joan eskuineko bidetik, 200 m-ra dauden usategietara iristeko. Orduan, joan eskuinera, Iholdiko herrira jaisten den bide harritsutik. 1,75 km urrunago, bidea errepide bilakatzen da eta bidegurutze batera iristen da.

  8. Herrira itzultzea

    Errepide zabalago batera iritsi. Eskuinaldetik jarraitu.
    Oltzeko gazteluaren ondotik pasatu, eta segitu 1. puntura iritsi arte.

Helmuga