Heganbürü

Itzulia, Oinezkoa

Bere ingurune desberdinei esker harrapatzen gaituen lasaitasun eta berdetasun familia ibilbidea da. Ibilaldia oihanpe eta larre erdian baita oso desberdina da. Hemen, laborari eta haien saldoek oihan eta pentzeak ontsa zaintzen dituzte. Züharako deskubritzea : Arbailetako mendigunean kokaturik den mundu puntako herri sekretu bat. Hala ere, ohiko laborantza dinamikoari esker herri bizi bat da. Zuberoako arkitektura erakusten duen etxe ederrak ikus daitezke. Ozaze-Zühara goratasunean, Ühaitza ibarra eta Pirineoen gainean bista ederrak ikus daitezke.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : OSSAS-SUHARE
  • Igoerako desnibela : +250m
  • Distantzia9km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena3h
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Ozazeko herrira joan. Autoa plazan, hilen oroitarri ondoan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Frontoiko plaza

    Frontoi gibelean, Zühararantz C1 herri bidea hartu. Gesala erreka zubitik zeharkatu (edo ibitik ez baita gora). 150m-z bidean segitu, eta ezkerrean oihanpean errekaren ondoan goiti doan bidea hartu. Pista laster iraleku batera iristen da eta, bihurgune batzuen ondotik, kasko horizontalean segitzen du. Basabürü eta Biarnoko mendien gainean bista biziki ederra da. Hesiaren heinean, ezkerrean igotzen den bidexka hartzeko pista utzi. Oihanetik ateratzean, mendeetako haritzez osaturik den bidexkak horizontalean segitzen du eta eskuinean Arbailetako mendigune azpian den Züharako herria ikusten da. Jaiste labur baten ondotik, Zühara eta Zihiga herriak lotzen dituen harri bidexka batera iritsi.

  2. Bidegurutzea

    Zuhararantz jaitsi eta eskuin hartu. 500m egin eta, lehen bidegurutzean, ezker hartu. Bidexka behera doa eta bihurgune batzuez, mozte larreen artean, herrira berriz igotzen da. Iturritik hurbil, herria aitzin ezker aldean uraska-garbilekua so egizue. Plazara arte goiti joan.

  3. Züharako plaza

    Plazatik, xuxen segitu. 60m-z jaitsi eta arbola azpian mendixka mazelan doan ezkerreko bidexka hartu. Xendratik, Altzürüküren gainean den bista bat badugu. Agerira ateratzean, bi hesien heinean, eskuin hartu. Pista laster bidera doa. Ama Birjinaren bidegurutzean, 150m-tan ezker hartu.

  4. Ama Birjinaren bidegurutzea

    Bidegurutzean, Ozazerantz hartu (Herriko Etxea seinalea). 400m-tara pentzeen artean eskuineko bidexka hartu. Erreka txiki bat zeharkatu eta arbola azpian eskuinean goiti joan. Züharara eramaten duen bide txikia fite lotzen dugu.

  5. Ozazeko plazara berriz itzuli

    Ezker hartu eta igotzerakoan hartutako bidea Ozazeko plazaraino segitu.

Helmuga