
Haritzondo
Itzulia, Oinezkoa
Larlako ibilaldi horretan gaindi gauza franko ikus daiteke. Mendigune horretan artzaintza, industria siderurgikoa eta ondare natural aberatsa elkarren ondoan dabiltza. Alabaina, ibilaldian gaindi ibiltariak meatze-erauzketen aztarnak ikusten ahalko ditu; horiek Antzinaro (K.a. IV. mendetik K.o. II. mendera) eta XX. mende artekoak dira. Ibilbidean gaindi ibiltariak manex ardiak ikusiko ditu hain segur; horiek euskal mendietako paisaia irekiak mantentzen dituzte. Ingurumen horretan natura-berezitasun franko ikus daitezke, hala nola, hezeguneak non esfagno estalki baten gainean drosera baita, edota sai arreen ohantzeak ezpondetan. Azkenik, kaskoraino joan gabe ere, ibilbidean zehar ibiltariak Aldudeko balearen gainerako ikuspegiaz gozatuko du.
Dokumentuak
Dokumentuak
Argibideak
Baliagarriak
Argibide baliagarria
- Abiatzea : SAINT-MARTIN-D'ARROSSA
- Igoerako desnibela : +495m
- Equipements et services : Ur-gunea, Komunak, Piknika lekua
- Distantzia9.2km
- MugikortasunaOinez
- Iraupena3h30
- ZailatasunaErtaina
Nola etorri?
Ibilbideari buruzko xehetasunak
Ibilbideari buruzko xehetasunak
- Erreka bazterretik
Herriko pilota plazatik, hartu Satalira buruzko errepidea. 500 m igan ondoan, eskuinerako bihurgunean, xeila iragan eta joan parean den xendratik. Erreka politaren gainaldetik ibil, bidexka zabalera heldu arte. Joan eskuin eta segi igaten, lehenik oihanpean eta gero iratze-larrean. Lurrean den bordara heldu eta segi eskuin. Xendrak mendi mazelan segitzen du beste igoera batean segitu aitzin. Haritzondo ederraren ondotik iragan eta eroria den beste borda baten ondotik behereko aldean eskuin, eta joan ezker bihurgunean.
- Korralez korrale
Ibilbideak segitzen du agerian den isurkian, eta lehengo korrale batera heltzen, haritzondoz eta gaztainez inguratua dena. Korralea iragan, igan zenbait metroz hesi bazterretik eta itzul eskuinera. Harri idorrezko pareta apal baten bazterretik joan labarrei buruz. Heldu zaitez ezkerreko xendrara eta segi handik. Beste korrale batera helduko zara ezponden bazterretik joanez. Xeila iragan ondoan, utzi pago ederrera buruz doan xendra eta segi bidexka zabaletik, iratzelekura jausten dena eta bide bihurtzen dena.
- Larrango lepoaren oinetan
Beste korrale batera helduko zara, joan ezkerrera pareta apalaren parean, eta segi hesiaren bazterretik kasko borobildu batera heltzeko. Utzi bidea jaustera zure parean eta joan eskuinera askaren ondotik. Biziki fite, bide adarkatzean, joan ezker-ezkerreko bide belartsutik iratzelekuaren erdian. Segi jausten bidegurutzeraino. Hortik abiatzen da hautuzkoa den joan-etorria Larrango leporaino. Hautuzkoa, baina zinez gomendatua.
- Lepoaren igoera
Segi bidetik hesiaren bazterretik. Ibilbideak oihanpean segitzen du bide adarkatzera heldu arte. Hartu doi bat igaten den eskuineko bidea. Borda baten ondotik iraganen zara ezkerraldean, belar pentze baten erdian. Joan hesiaren bazterretik eta malda kaskoan joan ezker. Bideak oihanpean segitzen du korrale baten bazterretik iraganez. Bidegurutze batera helduko zara, segi eskuineko maldatik. Bide horren puntan goza ezazu Larrango lepotik den ikuspegi ederraz.
- Herrira itzultzea
Itzul gibelera hesiaren luzeran den bidegurutzera itzultzeko. Utz lehen hartu zenuen bidea ezkerrean eta segi pareko bidexka belartsuan, laster harritsua bihurtzen dena jaustean. Zoaz bide zabalera eta handik segi parean. Egon bide nagusi horretan, zatika bihurgunetsua dena eta errepidera heltzen dena. Zoaz ezker, laster bide adarkatze batera helduko zara eta han hartu gaineko errepidea. Segi errepide horretan 1,8 km-tan herriko pilota plazaraino heldu arte.