Halzamendi

Joan-etorria, Oinezkoa

Ibilbide honetan ibiltariek Baigurako hego isurkia ezagutuko dute. Joan-etorri honek paisaia eder-ederrak eskainiko dizkizu: Aldudeko baleatik Lakako baleara, Larrunetik Biarnoko lehen tontor goretara, besteak beste Auñamendira. Igoaldian, elar alorrak, pentzeak, oihanak zeharkatuko dituzu, eta beharbada hango fauna basa, aberatsa eta anitz motatakoa ikusten ahalko duzu. Burua altxatzean, sai arreak ikus daitezke baita ere beste harrapari franko, ornitologia zaleen zorionerako. Azkenik, Haltzamendi kaskoan, ibiltarien nekeak sariztatuak izanen dira ingurumen oso lasaia kausituko baitu, eta ikuspegi zoragarria.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : OSSES
  • Igoerako desnibela : +720m
  • Equipements et services : Komunak
  • Distantzia12.5km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena4h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Ibilaldia Ortzaizeko pilota plazatik abiatzen da.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Ortzaizeko herri zentroan

    Pilota plazatik, joan D8 errepidetik, eliza gibelean utzirik. 100 m iragan ondoan, har lehenbiziko errepidea eskuin eskolara buruz. Futbol zelaia iragan ezkerrean, latsagia eskuinean, eta bidegurutzean, joan ezkerrera. Zenbait etxe pasatu ondoan, bihurgune batera helduko zara eta errepidea bitan zatituko da. Joan eskuin, eta segi puntaraino.

  2. Oihanaren zeharkatzea

    Segi bidean barna, ibil pentzearen bazterretik eskuin, eta xeila iragan erreka bazterrean. Joan errekaren bazterretik oihanpeko igoerara heldu arte. Bihurgune zenbaiten ondotik xendra mendi mazelan gaindi doa, elar eta ote alor baten erdian. Iragan artekatik eta segi igoera xendra horretatik. Ibarxka zolan bidea oihan batetik iragaten da kasko bateraino, non arditegi bat baita.

  3. Mendi mazelan

    Segi ibilbidea harri idorrezko pareta apal bat segituz, eta segi igoera kasko luze horretan, larre baten erdian. Patarra eztitzen da eta bidea bihurgune luze bilakatzen ezkerrean, zirku zabal batean. Beste kasko batera helduko zara, joan beste aldera eta ezkerrean segi mendi mazelan eztiki igaten den xendratik. Harri mokor gune batera helduko zara, eta han xendra zatitzen da. Joan eskuinera, bidea doi bat igaten da eta lepora heltzen.

  4. Azken igoera

    Egon ezkerreko mazelan eta segi ondoko bide adarkatzeraino. Utz ezkerreko bidexka, eta jauts Bidarraira buruz, eta segi igaten. Beste kasko batera helduko zara, har eskuin patarrean, ote eta elar mulkoen erdian. Kasu, azken igoera horretako ibilbidea segitzeko aski zaila da. Haltzamendi kaskora heldu eta goza ezazu bistaz, eta gibelera itzul zaitez. Ibilbide beretik itzuliko zara.

Helmuga