Ezkandrai

Itzulia, Oinezkoa

Ezpeleta Euskal Herriko herri ezagunenetako bat da, batez ere bertako biperragatik. Herritik hurbil, ibilaldi labur eta atsegin hau egin daiteke, Lapurdiko ohiko ingurumenean. Batzuetan patarrak zutak badira ere, ahalegina beti sariztatua da, inguruetara dagoen ikuspegi zoragarriari esker. Hala, aro ederra delarik, Larhun mendia edo Ozeano Atlantikoa ikus daitezke. Goratasun apaleko pentze horietan, pottokak eta ardiak bidelagun izanen dituzu. Gainera, paisaia anitzeko ibilaldia da; izan ere, ibilbidean bazkalekuak eta oihanak aldizkatzen dira.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ESPELETTE
  • Igoerako desnibela : +307m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak, Piknika lekua
  • Distantzia5.9km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h15
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Ezpeletatik abiatzean, txokolate fabrikako biribilgunean, hartu D249 errepidea, Itsasurantz. 1,5 km egin ondoan, joan eskuinera, Basaburuko auzorantz. 400 m urrunago, eskolatik hurbil aparkatu. Ibilbidea handik abiatzen da.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea

    Eskolatik abiatu eta errepidean 70 m ibili. Gero, joan ezkerrera, zuhaitzen azpitik doan bidetik. 100 m geroago, betoizko zubixka zeharkatu, eta berehala ezkerrera hartu, gorriz eta zuriz seinalatutako GR bideaz axolatu gabe. Errekaren hegitik 200 m ibili.

  2. Pentzeak

    Erreka zeharkatu. Gero, bi hesien artetik igo, gasna ekoizten duen etxalde handi batera iritsi arte. Etxaldearen itzulia egin eskuinetik, bide zabal batean egonez.

  3. Errepidea

    Gero, ibilbidea errepide ttipi batetik doa. Errepidea eskuinetik jarraitu behar da, eta 550 m ibili.

  4. Igoera

    Joan eskuinera, hesien artetik igotzen den bidexka batetik. 450 m-ko igoera zutaren ondotik, Legarreko lepoko errepidera iritsi. Errepidea baino 2 m lehenago, joan eskuinera, eta bidexkan gora ibili. 120 m urrunago, joan eskuinetik jarraitu behar den bide zabalago batetik. Igoera oraindik zaila da, Ezkandraiko ordokira eta kabalen korralera iritsi arte.

  5. Bista ederreko jaitsiera

    Korralea pasatu eta 100 m-ra, eskuinera jaitsi, ozeanoaren eta Lapurdiko zelaietara ikuspegi ederra eskaintzen duen bidexka zabal batetik. Kontuz ibili, jaitsieraren lehen zatia zuta da eta harri-koskor ttipiak erraz itzulika daitezke."

  6. Oihaneko freskura

    Erreka zeharkatu baino 20 m lehenago, joan eskuinera, errekaren hegitik doan bidexka ttipi batetik. Bi atexka pasatu eta bide zabalago batera iritsi. Etxalde handira itzuli baino 200 m lehenago, joan ezkerrera eta 70 m ibili.

  7. Jaitsieraren amaiera

    Eskuinaldeko hesi metalikoa pasatu, eta bidetik jarraitu, betoizko zubixkan joaneko ibilbidea aurkitu arte. Eskolaraino ibili.

Helmuga