Circuit de la montagne

Itzulia, Oinezkoa

Mendian ibiltzeko usaia duten jendeendako ibilbidea. Ibilaldi zirkular honi esker, Pirinioetako bi mendigune ezagut daitezke: Mondarrain eta Soporro. Lehenik, Mondarraineko igoeran, Ezpeletako auzoak eta etxe ederrak ikus daitezke. Gero, mendi ezagun horren mazelan, ibiltaria giro menditsuagoan murgiltzen da. Bitxikeria anitz dago ezagutzeko, hala nola betizuak (Euskal Herriko behi basatiak) edo hezeguneak eta bertako landare haragijaleak. Gailurrera iristean, ikuspegi harrigarria dago Lapurdira. Ibilbideak bazkalekuetan barna jarraitzen du gero, non behiak, zaldiak eta ardiak ikus baitaitezke. Ondotik, Soporroko mendigunera iristen da. Ibilbidean bistaleku anitz daude. Igoera hau errazagoa da, eta aukera ematen du ibilbideak eskaintzen dituen bitxikeria natural ugariez gozatzeko.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : ESPELETTE
  • Igoerako desnibela : +844m
  • Equipements et services : Ur-gunea, Komunak, Piknika lekua
  • Distantzia17.5km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena6h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Ibilaldiaren abiapuntua Ezpeletako merkatu plazan dago, "Chez Doxpi" jatetxearen parean.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Ezpeletako herria

    Merkatu plazan, Chez Doxpi jatetxearen parean, bi ezpel hesien arteko bidea hartu, gaztelurantz. Bidearen bukaeran, joan ezkerrera. Ezpeletako Biperraren Sindikatuaren eraikina utzi, joan eskuinera eta gazteluaren aitzinetik pasatu. Jarraitu errepide honetatik, departamenduko errepidera iritsi arte. Errepidea zeharkatu, eta segitu ezkerretik igotzen. Hartu eskuineko lehen bidea. Etxe multzo bat pasatu eta aterabiderik gabeko bidea eskuinaldean utzi. Bide-adarkatze batera iritsi eta segitu eskuinerantz. Jarraitu errepidetik, beste bide-adarkatze batera iritsi arte, eta orduan joan eskuinera. Bide mundrunatu batean pixka bat igo ondoan, joan eskuinera, pentzeen arteko lurrezko bide batetik.

  2. Haranea auzoaren zeharkatzea

    Pentzeen arteko kasko borobildu eta zabal horretan 200 m ibili ondoan, hiru pago eder baino lehenago, joan ezkerrera, bidexka belartsu batetik. Bidexka lehenik hertsia da, baina gero zabaltzen da eta harritsua bilakatzen da. Oihanpe eder bat zeharkatu, eta Haranea auzoko errepide batera iritsi. Pareko bidetik joan, Mondarrainerantz. 100 m ibili ondoan, bidegurutzean, joan ezkerrera, Burkaitzeko bentarantz. Frontoi bat pasatu eskuinaldean eta errepidetik jarraitu. Bihurgune batzuetatik igo ondoan, errepidetik atera eta oteen artetik gora doan bidexka hartu.

  3. Mondarraineko igoera

    Igoera baten ondotik, bide batera iritsi eta joan eskuinera. Ezkandrai mendiaren itzulia egiten duen bide horretatik jarraitu. Zenbait erreka zeharkatu. Orduan, bidea zatitzen da. Hartu eskuinera doan lehen bidea, eta 50 m ibili. Orduan, ezkerreko bidexkatik joan. Amezketako lepora iritsi. Oihanaren bazterretik ibili, eta Mondarraineko gailurrera igotzen segitu. Igoera zuta da, eta pagadi eder batera iristen da. Orduan, erne egon, oihanpeko bidea ez baita agerikoa. Seinale horiei jarraitu. Oihana zeharkatu, harri mokorrez betea den eta zuhaitzek estali gabeko eremu batera iristeko. Bidexkak arroka pareta baten artetik igotzen den patar zutaren oinera darama. Bidetik joan. Gailurraren beherean dagoen ordokira iritsi. Arroka mokor handi batzuetarantz joan, ezkerrera. Arroka pareta baten bazterretik ibili, eskuinetik. Igoera labur bat hasi, elorri zuri eder baterantz. Hamarnaka metro geroago, Mondarraineko gailurrera iritsi.

  4. Urreztiko lepoan

    Gailurretik dagoen ikuspegiaz gozatu. Ondotik, ibilaldia segitu, baina beste aldetik joanez. Gurutzearen eskuinaldetik pasatu, eta jaisten hasi. Kontuz ibili lehen jaitsiera zatian, aski zuta baita. Arroka pareta baten ezkerretik joan eta arroka mokor altuen artetik doan bidexkatik segitu. Lepo batera daraman soropila jaitsi. Kabalendako korrale baten eskuinetik pasatu, eta arras ongi ageri den bidexkatik joan, mendi mazelatik. Elorri zuriz beteriko eta muino belartsu baterantz jaisten den eremua zeharkatu. Jaisten segitu, bide batera iristeko. Eskuinetik jarraitu, Zuharretako lepora iritsi arte.

  5. Soporroko mendigunerantz

    Lepoaren beste aldera pasatu, eta, gero, bidean eskuinera joan. Oihanpea zeharkatu, lehen lepoa pasatu – borda polit bat dago han–, eta beste lepo batera iritsi, zuhaitz mota anitzen artean. Utzi tuia hesi baten ezkerraldeko bidea, eta hartu GR10 seinalatua den bigarren bidea. Berehala GR bidea utzi, eta patarrean gora doan bidearen eskuineko kasko borobildura joan. Patar zutean gora joan ondoan, ordoki ttipi batera iritsi. Segitu igotzen, elorri zuri multzo batera iritsi arte.

  6. Hiru Gurutzeen leporaino

    Kasko borobilduaren beste aldera pasatu, mendi mazelan dagoen gaztainondoen oihan baterantz. Bidexka eder horretatik ibili, oihan ttipiaren azpitik pasatu eta soropil eta landa eremu batera iritsi. Elorri zuri multzo batzuk pasatu. Horietako batean, bidexka bitan zatitzen da. Hartu eskuineko bidexka, hots, mendi mazelatik doana. Ehiza leku anitz dituen kasko borobildu batera iritsi. Jarraitu igotzen, Hiru Gurutzeen lepora iritsi arte.

  7. Mehatsea baserrirantz

    Joan eskuinera, bide bilakatzen den bidexka hertsi batetik. Bihurgune batzuen ondotik, hesi baten bazterretik ibili, eta erreka zeharkatu. Oihanpetik jarraitu, hurritzen artetik. Bihurgune batean dagoen bidera iritsi. Bidea hartu, eta kanadar pasabidearen ondotik, errepidera iritsi. Jarraitu errepide horretatik, eta hurrengo bidegurutzean, joan Mehatse karrika itsutik. Karrikaren puntan, Mehatsea baserrian, joan eskuinera bide batetik.

  8. Ezpeletara itzultzea

    250 m ibili ondoan, pentze batera daraman atexka bat pasatu. Pentzea zeharkatu ondoan, bigarren atexka pasatu. Orduan, haritz eder batzuk dituen argigune batean jaisten da bidea. Gero, oihanpe batetik jarraitzen du, erreka baten bazterretik. Zubixka zeharkatu eta bidexkatik ibiltzen jarraitu. Atexka bat duen xeila pasatu, eta errepide batera iritsi. Joan eskuinera. Errepidearen puntan, bidegurutzean, joan eskuinera. Karrikaren amaierara iritsi eta stopean joan ezkerrera. Biribilgunera iritsi eta gero merkatu plazara.

Helmuga