Chemin des Landes- Larretako bidea

Itzulia, Oinezkoa

Ibilbide labur hau egokia da familiarekin paseatzeko edo natura ingurunean lasaitzeko. Ibilbideak aukera ematen dio ibiltariari larreetako natura ingurunea ezagutzeko. Habitat hori zeharkatuz, txilar espezie anitz aurki ditzake oteen artean, baita ingurune horretan bizi den fauna ere. Gainera, paisaia anitzeko ibilaldia da; izan ere, itzulian, oihaneko argigune ederretan eta erreka bazterreko oihanpe goxoan ibiliko da ibiltaria. Zuhaitz lepatu ederrak ikusiko ditu ere. Ibilbide zinez interesgarria da.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : JATXOU
  • Igoerako desnibela : +90m
  • Distantzia3.8km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena1h00
  • ZailatasunaOso erraza

Nola etorri?

Jatsuko plazatik, biribilgunera iritsi, pilota plaza ezkerrean utzita. Hartu lehen irteera. Errepidearen bukaeran, stopean, joan eskuinera. Beste biribilgunera iritsi eta hartu lehena eskuinera. Segitu bide-adarkatze batera iritsi arte, eta joan ezkerrera. Jarraitu zuzen, Gailurretako errepidera iritsi arte. Orduan, joan ezkerrera. Ibilaldiaren abiatzea 50 m-ra dago, eskuinean.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Larre eta argiguneen artetik

    Aparkalekuan, bidetik ibili. 60 m urrunago, bide-adarkatzean, joan ezkerrera (SIRTAQUI1). Ote-larre bat zeharkatu, eta iratze-lursail batera iritsi. Haritz lepatu ederrez osaturiko oihan batean sartu eta jarraitu bide zabaletik (SIRTAQUI2). Bidegurutzean, zuhaitzak pasatu eta 50 m geroago, bidea utzi eta eskuineko bidexka ttipia hartu (SIRTAQUI3). Bideak bihurgune bat egiten du eskuinerantz, eta zuhaixken artetik jaisten da. Argigune batera iritsi. Oso agerikoa ez den bidexka belartsutik joan, behera eta ezkerrera.

  2. Oihanpe lasai batean

    Argigunearen behealdean, joan ezkerrera, oihan bat zeharkatu eta zuhaitzek estali gabeko beste gune batera iritsi. Gune hau zeharkatu, eta haritz handi baten heinean, bide zabal bat hartu eskuinera (SIRTAQUI44). Argigunearen behealdean, bidexka ezkerrera doa, oihanpe batean sartzeko. Errekatxo bat zeharkatu eta eskuineko bidexka nagusian gelditu. Errekaren ezkerreko bazterretik ibili. Errekatik urrundu, gero eta gehiago igotzen den bidexkatik joanez (SIRTAQUI5). Pixka bat zutagoa den igoera zatiaren ondotik, joan eskuinera, bidexka belartsu batetik.

  3. Zuhaixkadun larreetatik itzultzea

    Zuhaitzik gabeko larre batean ibili, ageriko ibilbidean. Gero, oihan bat zeharkatu, labur. Bideak larre batetik jarraitzen du, eta bide batera iristen da (SIRTAQUI6). Bide horretatik zuzen jarraitu. Hurrengo bidegurutzean, joan ezkerrera. Bidetik jarraitu. Gero, bidea bidexka bilakatzen da (SIRTAQUI7). Departamenduko errepidearen bazterretik ibili, abiapuntura iritsi arte.

Helmuga