Bostmendieta

Itzulia, Oinezkoa

Ibar-eskuina (Altzai/Lakarri) kasko desberdinez inguratuta dago. Horien artean, Bosmendietakoa bezala, bereizgarriak badira. Bost mendixkak agertzen dira eta haien azpian, aska belartsu txiki goxo eta estetiko bat bada. Bista ederreko kasko batetik Basaburuko eta hurbil den Biarnoko mendiak agerrarazten dituen bi orientazio mahai badira. Alabaina, goratasunetara eramaten gaituen oihanean eginen den patarra zaindu beharko da, neketsua izaten ahal baita. Ibar desberdinak baino goragoak diren bidexketan protohistoriako artzainak errazki irudikatzen ditugu. Han hor, atzemanak izan diren muinoak, hilobiak tapatzen dituzten lur gainak, lekuko ditugu.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : LACARRY-ARHAN-CHARRITTE-DE-HAUT
  • Igoerako desnibela : +1010m
  • Equipements et services : Elikatze-puntua (epizeria, ostatatzea)
  • Distantzia13.9km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena6h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Atharratzetik, Altzaiko bidea hartu. Herri hori pasa eta, zubia eta Araneko bidegurutzea beno lehen autoa eskuineko aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Aparkalekua

    Zubia pasa eta Lakarrirantz, 200m-z bigarren mailako eskuineko errepidea hartu. Metro batzuentzat ezkerrean den lehen pista hartu.

  2. Bidexka

    Laborantza eraikineko aparkalekua baino lehen ezkerrean atzemanen duzue. Berehala igotzen da eta harrian markatua da. Horretarako heze denean, adi egon behar da. Ordoki handi batean diren usotegien aitzinetik pasa, eta pentze handi batean den metalezko hesira arte joan. Hau iragan. Bidexkak pentze baten zeharkatzeko oihanean goiti joanez aurrera eginen du. Borda hondamenerantz joan.

  3. Ibarren borda

    Atexka pasa eta eskuinean den pista hartu. Mundrunatua den malda txiki baten ondotik, pista bukatzen da (jabego pribatuan ez sartu). Eskuinean bidexka hartu. Hau beti segitu. Desmaila ez da handia, eta orokorki aldapa ez da azkarra. Arretalepoko etxe hondamenen aitzinean pasa.

  4. Bidegurutzea

    Goranzko eskuineko bidexka hartu. Arretalepotik hurbil atzemanen duzue. Patar zailean zehar, pasarte lasaiagoak badira. Lepo txiki bat pasatu eta bidexka bakarrean segitu. Oihanetik ateratzean, mendiarte belartsu honetan jarraiki. Altzai/Lakarriko ibarraren gainbegiratzeko, lepo txiki bat hartzen du. Aldaba goxo baten bidez itzulika ari den bidexka nagusian egon. Bosmendietako tontor bereizgarrien azpitik pasa. Azken mendixka eta auto bidea gabe, ezker hartu. Orhiko puntari so, Basaburuko mendiak begi-bistan ukanen dituzue. Ezkerreko tontorrera igo eta segitu. Arbola batzuk pasa.

  5. Orientazio mahaiak

    Bi mahaietan bista harrigarriak eta esplikapenak. Hartutako tontor bidetik jaitsi. Malda pikoa ez da lanjerosa. Lepoan, eskuin autoz ibiltzeko bidea gainetik so eginen duen bidexka hartu. Hau bidegurutze baten heinean bateratu eta hartu.

  6. Bidegurutzea

    Ura kanalizatzen duen murru apal baten heinean eta lepora joan aitzin, pistatik atera. Lepo belartsura arte, bidexkatik kanpo hastapen batean, ezker hartu. Bidexka jaisten da eta ondotik ontsa markatua da. Dolinen aitzinean pasa eta eskuinean segitzen dugun gorantz joaten zen ibilbideari lotu. Hau aparkalekura arte segitu.

Helmuga