OT Basse Navarre

Amikuzeko oihana 655 hektareako oihan sindikala da, eta zuhaitz mota anitz biltzen ditu. Hemen proposatzen den ibilaldiak haurrak eta helduak loriatuko ditu. Zubixkak eta zubi esekiak arras ongi egokituak eta berriztatuak dira, eta ibilaldiari alderdi jostagarria ekartzen diote. Izpiritu kuriosenek azalpen-panelen bidez beren jakin nahia aseko dute, eta horiei esker zuhaitz mota desberdinei eta oihaneko inguruari buruzko informazioa lortuko dute. Aterpe eta piknika guneak pago ederren pean pausatzeko aukera ematen diote ibiltariari.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • AnimaliakAnimaliak onartuak

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : OREGUE
  • Igoerako desnibela : +50m
  • Equipements et services : Piknika lekua
  • Distantzia2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena1h00
  • ZailatasunaOso erraza

Nola etorri?

Oragarreko Herriko Etxetik, joan Arruta-Sarrikotarantz, D246 errepidetik. Abiatu eta 1,8 km egin ondoan, joan ezkerrera, D313 errepidetik, Bidaxune eta Amikuzeko oihanerantz. 5 km urrunago, autoa aparkalekuan utzi. Ibilaldiaren abiapuntua hor dago.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Errekaren zeharkatzea

    Aparkalekutik, segitu ""ezagutza-bidexka"" adierazten duen panela, piknika gunera heltzeko. Ibilbide hastapeneko panela pasatu eta 200 m-ra, errepidea zeharkatu eta aitzina segitu. Itzultzeko eremu baten eta piknika mahai baten artetik pasatu. Erreka zeharkatu betoizko blokeen gainetik, eta joan ezkerrera. Gero, bidexkak bi aldiz zeharkatzen du erreka zubixken gainetik, eta itzuli bat egiten du blokeen zeharbidera itzultzeko. Ondotik, igo errekaren ezkerretik. Beste zubixka baten heinera iritsi eta hura zeharkatu.

  2. Itzultzea


    Segitu mendi mazelako ibilbidetik, eta lehen bidegurutzean, joan eskuinera. 150 m geroago, ibilbidea ezkerrera doan saihesbide bati lotuko zaio. Orduan, erreka berriz zeharkatu zubixka baten gainetik, eta, gero, jarraitu ezkerretik errekaren bazterretik. Errepidera iritsi eta hura zeharkatu, abiapuntuko aparkalekua berriz kausitzeko.

Helmuga