Bizkarrandi

Itzulia, Oinezkoa

Haltsuko herrixka biziki ederretik abiatzen den ibilbide hau oso egokia da ibilaldi erraza eta itzaltsua egin nahi duten familientzat.
Udako egun beroetan, haritz lepatuen artean, freskotasun pixka bat aurkituko duzu. Oihana arras atsegingarria da, eta harrigarria da inguruko bizitegietatik hain hurbil egonik ere oihanez inguratuta sentitzea.
Paisaia anitzeko ibilbide honetan, ibarxka oihantsuetatik auzoguneetara, Euskal Herriko baserrialdea eta etxe ederrak ezagut daitezke.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : HALSOU
  • Igoerako desnibela : +223m
  • Distantzia9.2km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena2h30
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Baionatik, D932 errepidetik joan, Kanborantz. Uztaritzeko herria pasatu eta 2,5 km-ra, hartu D650 errepidea, Haltsurantz. 750 m geroago, trenbidea zeharkatu, eta 50 m urrunago, autoa elizaren pareko aparkalekuan utzi.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea

    Elizaren pareko aparkalekutik, errepidean eskuinera joan, eta 80 m ibili. Ezkerraldean, Denentzat eraikina dago. Pasatu eraikinaren atzetik, oihanean sartzen den bidexka oso atseginaren hasiera aurkitzeko.

  2. Bidebanatzea

    950 m ibili ondoan, bidebanatze batera iritsi. Joan ezkerrera eta jarraitu oihanetik.

  3. Oihanetik ateratzea

    Zubixka ez zeharkatu eta joan eskuinera. Bidexka errekaren hegitik doa; 200 m ibili. Gero, eskuinetik doa, gora, oihanetik ateratzeko. Iratzeleku batean igo, beste 200 m. Bide batera iritsi, eta bideari jarraitu, ezkerretik. 100 m urrunago, berriz ezkerrera joan. Segitu bidetik ibiltzen, auzogune batera iritsi arte. Auzogunea zeharkatu, errepide batera iritsi arte.

  4. Errepide zatia

    Joan ezkerrera, eta errepidean 200 m ibili, kontu handiz. Gero, joan eskuinera, bide harriztatu batetik, eta 100 m ibili. Orduan, aurkitu eskuinera doan bidexka ttipi bat. Bidexka ibarxkan behera doa, pentze baten bazterretik, ezkerretik. Ibarxkaren barne-barnean, metalezko zubixka bat zeharkatu eta beste mendi mazelatik igo, iratzeen artetik, etxalde batera iritsi arte. Etxalde horren itzulia egin, ezkerretik. Azkenik, errepide batera iritsi.

  5. Errepidea eta mendian gora eta behera

    Errepidean, joan ezkerrera, eta 250 m ibili. Gero, berriz ezkerrera joan, jaisten den beste errepide batetik. 300 m geroago, errepide mundrunatua utzi, joan eskuineko bidetik, eta 800 m ibili. Metalezko atexka handi batera iritsi. Bidetik jarraitu, atexkaren ezkerretik joanez. Bidea, laster, oihanera jaisten den bidexka bilakatzen da. Behereko aldean, zurezko zubixka zeharkatu, eta berehala ezkerrera joan. Errekaren hegitik ibili, zenbait metro. Gero, joan eskuinera, soka batez hornitua den eta patar arras zutean gora doan bidexkatik. Orduan, mendian gora eta behera doan ibilbide zati batean ibili, ehunka metro.

  6. Errepide zatia

    Errepide batera iritsi, auzogune baten erdian. 250 m ibili, auzogunea zeharkatzeko. Zabalagoa den errepide batera iritsi, eta eskuinetik segitu, 200 m-tan. Orduan, joan ezkerrera, karrika itsu batetik. 150 m ibili ondoan, jaisten hasten delarik, karrika itsua bide bilakatzen da. 70 m geroago, hesi batera iritsi. Orduan, joan eskuinera, eta zuhaitzen artetik ibili. Hesien artetik segitu, eta, gero, etxe berrien artetik ibili, 300 m. Eta beste errepide batera iritsi.

  7. Jaitsiera

    Jarraitu errepide honetatik, zuzen. Hamarnaka metro geroago, errepidetik segitu, baina ezkerretik. Hola jaitsi, eta 600 m ibili. Bihurgune gaiztoa baino lehen, errepidetik atera. Ondotik, jarraitu bide batetik, eta, berehala, joan eskuinera, bidexka ttipi batetik. Erreka zeharkatu, eta patar zutean gora joan, oihanean.

  8. Arraiarekin juntatzea

    Orduan, ibilbideak “Arraia” ibilbidearekin junta egiten du. Joan eskuinera eta errepide ttipi batera iritsi. Errepidean 50 m ibili. Eta joan eskuinera, auzogune bat zeharkatzen duen bide harriztatu batetik. Bidearen puntan, joan eskuinera, oihanean sartzen den eta errepide bateraino jaisten den bidexka ttipi batetik.
    Jarraitu ezkerretik errepide honetan, elizara iritsi arte.

Helmuga