Bizkarra

Joan-etorria, Oinezkoa

Baigurara igo daiteke ibilbide desberdinetatik. Baigura, Euskal Herriko tontor enblematikoetariko bat da, besteak beste, zeru urdineko egunetan eskaintzen duen ikuspegi paregabearengatik. Heletatik abiatuz, igoaldia itxura anitzekoa da. Azken etxeetatik hurbileko zuhaiztietara, ordutxo baten ibilaldia egitera goazela iruditzen zaigu, iratze artean airea hartzeko. Gero, goizeko argiak Erregelu edo Urtsua mendiko mazelak urreztatzen dituelarik, ibilaldi ausartagoaren jokoan sartzen gara, inguruko ibarrerako ikuspegia gero eta ederragoa delarik goratasuna hartu arau. Mendi gainetik ahal bezain hurbil iragaten den menditar motako ibilbidetik, lur muinoak agertzen dira bata bestearen ondotik eta urrun zirudien Erregelu gailurra zapataren helmenean duzu orain. Parapenterako aireratze gunetik, Baigura jada hurbil-hurbil duzu. Inguruko zerumugaz gozatzea baizik ez zaizu gelditzen.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : HELETTE
  • Igoerako desnibela : +670m
  • Equipements et services : Orientazio-mahaia, Piknika lekua
  • Distantzia10.9km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena4h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Hazparnetik, Donapaleu eta Donibane Garaziko norabidea segitu (D22). Lekuinen, Donapaleuko bidea ezkerrean utzi eta zuzen segitu Lekorne eta gero Heleta aldera kasik 8 km-tan. Heleta aitzineko biribilgunean, eskuinera joan, Baigurako aisialdi gunera buruz (D119). 400 m urrunago, ezkerreko bigarren mailako bidera joan eta ibilgailua bidegurutzetik hurbil aparkatu (bereizketa gunea).

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Aparkalekutik Soilandotxipiko mazeletara

    D119 bidegurutzetik (260 m), Etxegoieneko etxeak zeharkatzen dituen errepidetxoa segitu. Ezkerrera doan bihurgune bat marrazten du eta bidegurutzera iristen da:
    eskuineko karrika itsua hartu eta Bixintxo kaperaren aitzinetik pasatu. Mundrunaren puntan, metalezko atexka iragan bezain laster, ezkerreko bidea hautatu. Errekastoa eta gero, landare hesi baten bazterretik igo. Hiru haritzen arteko aurriaren heinean, iratzedian zuzen segitu ongi seinalatutako bidean (beste bideei kasurik ez egin), pentzearen gaineraino.

  2. Soilandotxipiko mazeletatik Borda lepora

    Pentzearen gaineko bidegurutzeraino joan (380 m): bidea ezkerrean utzi eta hesi baten bazterretik zuzen segitu (oihan ttipia). Oihan gaineko zokoan, eskuin egon oihan bazterrean, handik aitzinatzeko bidexka belartsutik (hastapenean). Ondotik, ezkerrera igo otez estalitako kasko borobilduan (Erregelurako ikuspegia). Ezkerretik bidexka bat datorrelarik, eskuin egon zati komunean. Lehen lepotik hurbil iragan (501 m) eta “Bizkarra” geziz seinalatutako bide onean segitu, eskuinetik konkor bat saihesten duena (Urtsua mendira eta Lekornerako ikuspegia). Harri mokorrez titakatutako mendiaren behereko aldean, eskuin segitu bidexka belartsutik.

  3. Erregeluko igoaldia Kurutzeko gainetik

    Lepo panoramikora heldu (604 m), non mahaiak eta orientazio taula bat badiren. Borda aurriaren ezkerrean, isurki-mazelako bidexka hartu. Jaitsiera labur baten ondotik, eskuinera joan eta laugune belartsu batera heldu (643 m). Handik Baigura mendiguneko hego-zirku osoa topatzen dugu, bat-batean menditsuagoa. Urratsez urrats Erregelu kaskoaren ekialdeko tontor-lerrora hurbiltzen den bidexka zuzen eta arrokatsua igo. Kurutze gainera heltzen zarelarik (772 m), ezkerrera segitu, errazki, gailurreraino. Azken desnibela baizik ez da doi bat zutagoa.

  4. Erregelutik Baigurara

    Erregeluko haize-mahukatik (860 m), eraikin baten ondotik jaitsi, handik tontor-lerro belartsuan ibiltzeko. Kasko borobildu hau berriz igo (harrespilak), Baigurako bidea behereko aldean utzi eta orientazio mahaietatik iragan (beste harrespilak). 50 m urrunago, igorgailu hesituen eskuinaldetik pasatu eta azken antenetaraino errepidea eta bidea segitu. Ezkerrean, Baigurako gailurrerainoko azken metroak igo.

  5. Heletara itzultzea

    Jaitsiera bide beretik eginen da. Baiguratik (897 m), orientazio mahaira itzuli tontor-lerrotik, eta Erregeluko gailurrerantz segitu. Azken hau saihets daiteke eskuinalderantz mendi oinetik dabilen bidexka hartuz. Kurutzeko tontor-lerro zuzena berriz topatu, aski laua (Zuberorainoko ikuspegia), eta eskuineko patarra hartu.

Helmuga