Beltxu

Itzulia, Oinezkoa

Arbailako mendigune sekretua Nafarroa Behereko eta Zuberoako probintzien artean dago. Izpiritu kurioseko ibiltariei abantaila anitz eskaintzen dizkie. Gisu lurrak dituen mendigunea da eta espeleologian aritzeko egokia den erliebe karstikoagatik ezaguna da. Beltxuko tontorra mendigunearen iparraldean dago. Ibilbide hau preziatua da, askotarikoa delako eta ikuspegi ederra eskaintzen duelako, bereziki tontorrera igotzeko ahalegin berezia egiten dutenei.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : SAINT-JUST-IBARRE
  • Igoerako desnibela : +980m
  • Equipements et services : Piknika lekua
  • Distantzia17.9km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena7h
  • ZailatasunaZaila

Nola etorri?

Larzabaleko herritik, joan D918 errepidetik, Donaixti-Ibarreraino. Herritik ateratzeko panela pasatu eta 200 m-ra, joan eskuinera errepide ttipi batetik, eta jarraitu “Biduzeko iturburua” panelei. 1,6 km urrunago, joan eskuinera, betiere “Biduzeko iturburua” panelei jarraituz eta segitu 2 km-tan, abiapuntuko aparkaleku ttipiraino.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Abiatzea errepidetik

    Aparkalekutik atera, aparkalekura iristeko errepide beretik ibiliz. 850 m urrunago, joan ezkerrera, igotzen den errepide ttipi batetik. 500 m urrunago, patarra eztiagoa den lekuan, errepidea bide bilakatzen da. Jarraitu bidetik, 2 km inguru.

  2. Oihaneko bidexka

    Eskuineko bihurgune gaiztoa pasatu eta 200 m geroago, bidetik atera eta joan ezkerrera bidexka batetik. Hasieran bidexka ez da hain nabaria, eta gero oihanean gora doa.
    Oihanean patar zutean 500 m ibili ondoan, estali gabeko eremutik pasatu, iratzeleku batean. Pixka bat gorago, berriz oihanean sartu, eta eskuineko bihurgune baten ondotik oihanetik behin betiko atera. Uraska batera iritsi, eta, hor, bidexka bide zahar, harritsu eta deseroso bilakatzen da.

  3. Bazkalekuetara iristea

    Orduan, eskuinerantz jarraitu behar den beste bide batetik joan. Lepora iristeko, hondatua den Beltxuko olharen ondotik pasatu. Gero, patar belartsu batean gora joan.

  4. Ordokia

    Lepotik, segitu zuzen, puntan ikusten den errepidera iristeko. Beltxuko gailurra ere ikusten da, bere antenarekin. Errepide lautik jarraitu, ezkerrera jaitsi gabe.

  5. Lahondoko Olha

    Jarraitu errepideari, ezkerrera igoz. Errepideak Beltxuko gailurraren itzulia egiten du, iparraldeko isurialdetik. Ausartenek joan-etorria egin dezakete, gailurreko ikuspegi ederraz gozatzeko. Errepidea hasi eta 1,6 km-ra, utzi Hoztako herriraino jaisten den eskuineko errepidea, eta zuzen jarraitu Lahondoko olharaino. Errepide zati hau olhan bukatzen da.

  6. Ordoki belartsu eta zabala

    Biratu bat-batean ezkerrera, olhen azpitik pasatzeko. Gero, joan behereko aldean dagoen ibar handirantz. Zeharkatu ordoki zabal hori, eta joan puntan eta pixka bat eskuinera dagoen Ehulatzeko olhako leporantz.

  7. Tontor-lerroa

    Lepoan, bilatu bidexka ttipi eta gorde bat; hortik joan behar da, ezkerrerantz. Mendi mazelan ibili, Biduzeko iturburuen ibarraren gainaldean.
    Patar eztian gora joan, 998 m-ko gailurreraino. Eta gero jaitsi, 3. puntuko lepora iristeko.

  8. Jaitsiera

    Lepotik jaitsi, igoerako ibilbide bera segituz.

Helmuga