Belekarre

Itzulia, Oinezkoa

Hazparne baino gorago, Arberoako ibarrak egun baketsuak iragaten ditu, zirkulazio bide nagusietatik aparte. Donoztirik eta Donamartirik elkarren artean partekatzen dituzte goi-ibarra eta gaurko ibilaldiaren bideak. Denentzat irisgarria den ibilaldia Eltzarruze behereko mendixketan, non behar den goratasuna hartuko dugun, oraindik eskualde menditsuek baizik zaintzen ez dituzten bocage paisaiez gozatzeko. Pentze berdeek, zuhaizti ilunek eta pareta zuriko herrixkek euskal giroz beteriko mosaiko bat osatzen dute. Bide bazterreko landaretza anitza da (elorri zuriak, gaztainondoak, haritzak, sasiakaziak, iratzediak), lurra segurki gisutsua eta karstikoa (lur azalean agertzen den lenarra, dolina, ur-begia). Taula didaktiko batzuek argibide gehiago emanen dizute lurpeari buruz, eta ondoan diren Izturitze eta Otsozelaiko harpeen bisita batek zentzuz osatuko luke Arberoan iragandako egun hori.

Argibideak
Baliagarriak

Argibide baliagarria

  • Abiatzea : Saint Martin d'Arbéroue
  • Igoerako desnibela : +180m
  • Distantzia4.7km
  • MugikortasunaOinez
  • Iraupena1h45
  • ZailatasunaErraza

Nola etorri?

Hazparnetik, Donapaleu eta Donibane Garaziko norabidea segitu (D22) 4 km-tan. Lekuinen, ezker itzuli Donapaleu aldera (D14). 6 km-ren buruan, Donoztiri zeharkatu. Donoztiritik ateratzean, bide zuzenaren puntan, harpeetara joateko bidea ezker utzi, eta Arberoa gaineko zubia iragan bezain laster eskuinera joan garajearen gibelean aparkaleku bat aurkitzeko.

Ibilbideari buruzko xehetasunak

Ibilbideari buruzko xehetasunak

  1. Aparkalekutik Karrikaburura

    Kosteletegiko aparkalekuaren gainean (120 m), etxe baten gainaldean kokatutako mundrunezko bidea segitu. Laster, erreka zeharkatu baino lehen, ezkerrera igo “Belekarre” geziz seinalatutako bidexkan. Oihanean sartzen da eta harrobi ttipi zahar batetik hurbil pasatzen da. Atexka baten heinean (berriz hestekoa), berriz ezker igo bidexka bakarrean. Bihurgune bat gorago (Donoztirirako ikuspegia), haritz eta gaztainondo zaharreko oihanean sartu, non zurezko etxola bat aurkituko duzun.

  2. Karrikaburutik Atxapuru lepora

    Karrikaburuko etxola baino 100 m gorago, Y itxurako bidegurutzean (225 m), eskuin igotzen den bidexka hautatu, eta berriz ere eskuin hartu, bide belartsuan. Herrirako ikuspegia eta gero (geologia eta habitatari buruzko argibideak), bideak oihana topatzen du berriro eta ezkerrean, ibarxka batean sartzen da. Iratzedi lau luzea zeharkatu eta bost bideen elkargunera iritsi: pareko bidean segitu, “Belekarre” aldera. Argigunea eta gero, bidea igotzen hasten da zuhaiztian (dolina oihantsua behereko aldean, eskuin) eta laster lepo argi bat aurkitzen du."

  3. Atxapuru lepotik Arberoa ibarrera

    Atxapuru lepoko T itxurako bidegurutzean (288 m), une batez eskuin jaitsi, eta ondotik, bidexka berriz igotzen da kare-guneetatik. Harrizko eraikin baten ondoko bidegurutzean, ezkerreko bidexka belartsutik jaitsi; muinotik behera doa. Borda baten azpian, bidegurutzean (186 m), eskuinera joan, hesi bazterreko bidean. Gurutze baten heinean, Arberoa ibarrerako ikuspegi zabaleko bide batek hartzen du segida, laster oihan batean sartzen dena (haritz lepatuak). Lehen atexka bat iragan, eta borda baten bazterretik ibili.

  4. Kosteletegiko aparkalekura itzultzea

    Borda eta 100 m urrunago kokatua den Y itxurako bidegurutzean (170 m), ezker jaisten den bidexka hartu (burdin hesia hetsi zure gibeletik). Hurrengo Y itxurako bidegurutzean, eskuineko bidexkan egon, pentze hesitua eta beste borda baten artetik pasatzeko. Hirugarren atexkan, zuzen segitu bidexka zaharrean. Errepidearen bihurgune batera heldu eta, eskuinera segitu abiapuntura itzultzeko, ur-begi baten ibarxka batetik pasatuz.

Helmuga